Gotzone Duñabeitia: “Ikasleen, familien eta profesionalen jarrera bikaina izan da eta denek egin duten ahalegina eskertzekoa da”

Ikasturte hasiera guztiak mugituak izan ohi badira, are gehiago aurtengoa. Gotzone Duñabeitiak, (Kurutziagako Zuzendari Pedagogikoa) bazuen kezka Covid-19ak erabat baldintzatutako ikasturte honen abiatzea zelan joango ote zen. Lehenengo egunak igaro ostean lasaiago dago baina “guztiz lasai ezinezkoa da”. Hasi da ikasturtea halako batean… Eta ondo hasi zedin, antolaketan jarri ditugu indarrak: osasun protokoloari erantzun, sarrera-irteerak Read more about Gotzone Duñabeitia: “Ikasleen, familien eta profesionalen jarrera bikaina izan da eta denek egin duten ahalegina eskertzekoa da”[…]

Ikasleek eta familiek ikastolan bete beharrekoak

IKASLEAK IKASTOLAN EKARRI BEHARREKOAK – Ikastolara datozen HH3tik (barne) gorako ikasleek BI MUSUKO ekarri beharko dituzte ikastolara, bat jarrita eta beste bat motxilan. HH3tik HH5era bitarteko umeek, gelera sartzean, musukoa kendu ahal izango dute. – LH1etik gorakoek, berriz, ezin izango dute hau kendu ikastolan dauden bitartean. Arduradunek horren jarraipena egingo dute. – Ikasle bakoitzak bere Read more about Ikasleek eta familiek ikastolan bete beharrekoak[…]

Eskola kiroleko jarduerak etenda

Guraso agurgarriak:   Bizkaiko Foru Aldundiko Eskola Kirola sailetik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun Sailaren ebazpenaren ondorioz, hau jaso dugu: “Eten egin dira edozein erakundek egiten dituen kirol-jarduera guztiak (kirol-klubek, gurasoen elkarteek, ikastetxeek, kirol-zerbitzuak ematen dituzten enpresek, udalak, …). Hau da, lehiaketa-jarduerak (partida edo lehiaketa-jardunaldi ofizialak eta/edo ez ofizialak edo «lagunartekoak»), irakaskuntza-jarduerak (entrenamenduak, hastapen- eta Read more about Eskola kiroleko jarduerak etenda[…]

Urko Rodriguez: “Aurten `Ondo etorri!´esaten dugunean inoiz baino zentzu handiagoa hartzen du esaldiak”

2020-21 ikasturteari ekiteko gogotsu dago Urko Rodriguez Kurutziaga ikastolako Zuzendari Gerentea. Jakitun da aurreko ikasturtea legez, ikasturte hau ere ez dela erraza izango, baina bidean ikasitakoak ere ez dira alperrik izan. Ikasturte berri bat hasiko dugu astelehenean, Covid-19a inguruan dugula oraingoan… Ba, bai. Covid-19a hor dago, baina geu ere hemen gaude, eta hori azpimarratu nahiko Read more about Urko Rodriguez: “Aurten `Ondo etorri!´esaten dugunean inoiz baino zentzu handiagoa hartzen du esaldiak”[…]

Urko Rodriguez: “Datorren ikasturtera begira irizpide nagusia Bizikidetza Taldeak sortzea da, talde burbuilak”

Urko Rodriguez Kurutziagako Zuzendari Gerentearekin berba egin dugu ikasturteko azkeneko buletin honetarako. Buletinean doakizuen “2020-21 ikasturterako jarraibideak” oharrari buruzko argibideak eman gura izan ditu, besteak beste, datorren ikasturteak ertz asko izango dituela jakitun. Datorren ikasturteko jarraibideak doaz buletin honekin batera. Zein ideia nagusi azpimaratuko zenituzke jarraibide horiei dagokienez? Funtzionamenduaren irizpide nagusia Bizikidetza Taldeak sortzea da, Read more about Urko Rodriguez: “Datorren ikasturtera begira irizpide nagusia Bizikidetza Taldeak sortzea da, talde burbuilak”[…]

Garrantzitsua! 2020-21 Ikasturterako jarraibideak (eskola ordutegiak, jantokia, kirola…)

2020-21 Ikasturterako jarraibideak Datorren ikasturtera begira hainbat aldaketa egin beharko ditugu ikastolaren egunerokoan Covid19ari aurre egiteko. EAEko Hezkuntza Sailetik luzatuta jarraibideak hartu ditugu bide-orritzat. Irakurri arretaz, mesedez, guztioi dagokigun informazio garrantzitsua baita. Dokumentu honen printzipio nagusiak hauek dira: ikasle txikienen (HH/LH) eta zaurgarrien presentzialtasuna lehenestea; ikasleen alderdi emozionalari garrantzia ematea; transmisioa murrizteko higiene neurrien ohiturak Read more about Garrantzitsua! 2020-21 Ikasturterako jarraibideak (eskola ordutegiak, jantokia, kirola…)[…]