27 iraila, 2021

Hezkuntza Proiektua

Gure Hezkuntza Proiektuaren ezaugarri nagusiak honakoak dira:

  • Kurutziaga Ikastolaren Hezkuntza Proiektua propioa eta euskalduna da, eta euskal kultura eta euskara transmititzeko konpromisoa du sorreratik eta munduko gainontzeko kulturekiko irekia dago.
  • Eskola inklusiboaren alde egiten du, eta emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun iraunkorra sustatzeko konpromisoa du.
  • Gizarte bidezkoago eta ekologikoki iraunkorrago baten alde lan egiten du.
  • Ikastolak akonfesionaltzat du bere burua.
  • Etengabe egiten du hobekuntzaren eta berrikuntzaren alde, barne ebaluazioan, langileen etengabeko prestakuntzan eta guraso eskolen eskaintzan oinarriturik.
  • Modu autonomoan eta elkarlanaren bidez kudeatzen da, kooperatibaren estatutuak zehaztutako arau eta erabaki guneekin.
  • Pertsonak erdigunean jartzen dituen antolamendu eredua da, kalitatezko eskaintza lortuz, hezkuntza komunitate osoaren baitan ahalik eta asebetetze mailarik handiena lortuko duen eskaintza, hain zuzen.