20 May, 2013

Ikastolaren historia

Euskal Herriko beste hainbat herritan bezalatsu, Durangon ere 1960 hamarkada erditik aurrera hainbat guraso gazte eta euskaltzale biltzen dira, iganderoko jesuitetako euskarazko meza ondoren. Guraso euskaltzaleok biltzen hasi eta denbora gutxira hazia ereinez, 66-67 ikasturtean kurutziaga zinema zegoen sarrerako lonjetan, 14-15 neskato mutiko hasi ziren euskaraz jolasten, abesten, eta ikasten. Eskola alternatiboa sortu zen, Kurutziagaikastola.

Ofizialki 1968ko otsailean jasotzen du hezkuntza jarduera aurrera eramateko baimena. Hortik aurrea hasiko da Kurutziagaren hazkundea, gelak sortzen hasi eta ume gehiago matrikulatuz ikastolan. Sorrerako gurasoek ikasle euskaldunak, pertsona kritikoak eta ekintzaileak lortzea zuten helburu.

1972 urtean Guraso Kooperatiba modura eratzen da Kurutziaga, orduan hainbat ikastolek hartutako eredutik. Herri izaerari lotutako antolaketa hartzen du lan modua Kurutziagak.

1976 urtean gaurko ikastolaren lehen oinarriak ipintzen dira (oraingo Haur Hezkuntzako eraikina, frontoia eta kirol kantxa). Kokapena zehazten da urte honetan, hainbat borroka eta negoziaketa ostean lortzen dira lurrak. Bian era berean, laguntza eta inplikazioa eta handia izan zen guraso askoren partetik. Lau urte geroago eraikin berriak eta handitze fisiko nabarmena ematen dira, hala ere, urte hauetan ez ziren falta buruhausteak.

Aintzindariak

Kurutziaga ikastola haurtzaindegian aitzindari izan da Euskal Herrian. 80. hamarkadan umeak 2-3 urtekin eskolarazten hasi ginen eta 2 urteko haurrak eskolaratzea esperimentalki eta ideia aitzindari bezala, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailaren bitartez. 1997.urtean, ikastolak berriz ere aurrea hartuz 0-2 urteko zikloa zabaldu genuen.

2004ean ikastolaren eskaintza handitzeko erabakia hartzen da, proiektu berriak abian jarriz etorkizunera begira. Hiru urte geroago, ibilaldian lortutako laguntzari esker, inauguratzen da eraikin berria, 3000 m2 guztira: 15 gela, 5 aldagela, liburutegia, erabilera anitzeko gimnasioa…

Gaur egun, kalitatezko euskal hezkuntza eredua eta erreferentzia da Kurutziaga ikastola Durango eta Durangaldean. Mila ikasle baino gehiago dituena.

Ibilaldia Durangon

  • 1978 IBILALDIA ANTOLATU ZUEN KURUTZIAGA IKASTOLAK Durangon, historian antolatzen de bigarren Ibilaldia da.

  • 1992 IBILALDIA ANTOLATU ZUEN KURUTZIAGA IKASTOLAK Durangon “BAGOAZ” lelopean.

  • 2005 IBILALDIA ANTOLATU ZUEN KURUTZIAGA IKASTOLAK Durangon “EMON BOSTEKOA” lelopean.

  • 2016 IBILALDIA ANTOLATU ZUTEN IBAIZABAL ETA KURUTZIAGA IKASTOLEK Durangon.