5 September, 2017

Jantokia

Ortutik platerera

07:00etan sartzen dira sukaldariak Kurutziagako sukaldean. 800 ikasleri jaten emateko, goizean goizetik ibili beharra dago. Haurtzaindegikoak 11:30ean joaten zaizkie janariaren bila. 12:00etan, berriz, hiru urteko umeak ilaran joaten dira jantokira bazkaltzera.

Kurutziagako sukaldean prestatzen diren barazkiek hiru berezitasun dituzte: bertokoa, sasoikoa eta ikastolako sukaldean prestatutakoa izatea. Horretarako, Durangaldeko hiru baserritarrek ortuko produktu freskoekin hornitzen dute ikastola. Sukaldariagaz astero berba egiten dute momentu bakoitzean ortuan zer barazki duten esateko. Sasoikoa kontsumitzea horixe da: ortutik platerera.

Kurutziagan bertan prestatzen da janari guztia.

Umearen garapen eta premiei egokitutako menuak ditugu, bai nahiei erantzuteko (begetarianoak e.a.), bai premia bereziei erantzuteko (alergiak, zeliakoak e.a).

Ondoko hauek dira jantokiko turnoak:
COVID-19a dela eta taldekatzeak mailakoak izango dira eta honela antolatu dira:
– Lehen txandan HH3-HH4-HH5 urtekoek bazkalduko dute 11:50-12:25 bitartean.
– Bigarren txandan LH1-LH2 mailakoek bazkalduko dute 12:35-13:05 bitartean.
– Hirugarren txandan LH3-LH4 mailakoek bazkalduko dute 13:15-13:45 bitartean.
– Laugarren txandan LH5-LH6 mailakoek bazkalduko dute 13:55-14:25 bitartean.
– Bostgarren txandan DBH1-DBH2-DBH3-DBH3 mailakoek bazkalduko dute 14:45-15:15 bitartean.