11 otsaila, 2022

FAQ (Betiko galderak)

Ezin naiteke Alexian sartu. Pasahitza ez da zuzena edo ez dut pasahitzik. Zer egin dezaket?

Bidali mezu bat idazkaritza@kurutziagaikastola.net-era arazoa azaltzen edo deitu ezazu idazkaritzara (94 620 0822 ext:2101) eta pasahitz berria jartzeko jarraibideak emango dizkizuete.

Zein da Alexian sartzeko zentruko kodea edo codigo de centro deritzona?

193e

Ikastolako drive-etik karpeta bat partekatu dute nirekin eta ezin naiteke sartu. Zer egin dezaket?

Ikastolatik partekatzen ditugun edukietara bakarrik sartu daiteke ikastolako domeinuko korreo bataz, hau da, @kurutziagaikastola.net korreo bataz. Ikasle guztiek dute berea, beraz, konfigura ezazu drive-a seme-alabaren korreoarekin eta sartu ahal izango duzu.

Ez dakit zein den seme-alabaren e-posta helbidea edo pasahitza. Zer egin dezaket?

Bidali mezu bat idazkaritza@kurutziagaikastola.net-era arazoa azaltzen edo deitu ezazu idazkaritzara (94 620 0822 ext:2101) eta berehala jarriko dizuegu pasahitz berria. Adi, lehenengoz sartzean beste pasahitz bat jartzeko eskatuko baitizu.

Ez dut asteroko buletina jasotzen. Zergatik?

Seguru aski data basean daukagun zure e-posta ez da zuzena. Jar zaitez idazkaritzarekin harremanetan e-posta egokia jaso dezagun datu-basean.

Nire seme-alabaren hiruhile bukaerako informea nola ikus dezaket?

Alexia plataforman jartzen ditugu ikasleen informeak. Bai web orritik, bai aplikaziotik eskuragarri dituzu.

Nola lotu dezaket bilera bat nire seme-alabaren tutorearekin?

Urtero bi bilera egiten ditugu guraso guztiekin, gabon inguruan eta ikasturte bukaera aldera. Bi sasoi horietan bilerak lotzeko Alexia plataforma erabili behar duzue, web orritik edota aplikaziotik. Bi sasoi horietatik kanpo bilera bat lotzeko, zuzenean jo tutoreengana e-mail bat bidaliz. Irakasleen e-postak HEMEN aurki ditzakezu.

Zein da Alexia plataformaren web orria? eta aplikazioa?

Alexian sartzeko lotura ikastolako web orriaren behekaldean duzue eta HEMEN klikatuta ere sar zaitezke. Aplikazio berriz, Play Store-an duzue. Alexia familia jarriz gero bilatzailean, lehenengo agertzen den aplikazioa duzue.

Alexian zer aurki dezaket? eta zer tramite egin ditzaket bertan?

Alexia plataformak gauza asko eskaintzen dizkigu. Oraindik eskaintzen dituen aukera guztiak jorratu ez baditugu ere, bertan aurkitu ditzakezue honako hauek:

  • Ebaluazio txostenak (notak), ordainagiriak eta fakturak, komunikatuak, asteroko boletinak, eskariak,…
  • Horrez gain hainbat tramite egin ahal izango dituzu, besteak beste: eskolaz kanpoko ekintzen eskabidea, bilerak adostu, kirol erropen eskaria,…

Aplikaziotik ezin ditut eskolaz kanpokoak kudeatu. zergatik?

Hala da bai. Aplikaziotik ezin daitezke egin web orriak eskaintzen dituen tramite guztiak. Zenbait gauzetarako web orrira jo beharko duzue.

Seme-alabaren chromebook-ean ikastolako ez den kontu batekin sar naiteke?

Aukera hori ez dago jarria. Ikastolak 600 bat chromebook kudeatzen ditu (500 bat ikasleenak eta beste 100 irakasleenak) eta administrazio konsolatik zein aplikazio eta programa erabili daitezkeen maneiatzen dugu. Ikastolakoa ez den kontu batekin sartuez gero ikastolako chromebook batean kontrol hori galdu egiten dugu eta edozein aplikazio edota software instala daiteke gailuan. Eta horrek arazo larriak sor ditzake eta gogoratu konponketak ikastolak bideratzen dituela, kudeaezina izango litzateke guretzako.

Etxean Chromebookekin internetera kable bidez konekta naiteke?

Aukera hori ez duzue baliatuta. Ikastolako chromebooketan wifi bidez bakarrik konekta zaitezkete sarera.

Aplikazioan egun osoko edo hainbat egunetako ez etortzea nola justifika ditzaket?

Aplikaziotik ezin daiteke hau egin. Web orrian aldiz bai. Lotura honetan duzuen dokumentu

Mugikorrean ez daukat Alexia aplikazioa, nola jaso ditzaket jakinarazpenak?

Jakinarazpenak aplikazioan ez ezik, web orrian ere ikus daitezke. <<Jarraipenak-gertakariak>> atalean ikus ahal izango dituzue seme-alabaren jakinarazpenak.