19 martxoa, 2013

Haur Hezkuntza

Haur Hezkuntza (HH) (0-6 urte) hazkuntza eta garapen osasuntsua sustatuko duen hezkuntza testuinguru aberats, erakargarri, seguru, sortzaile eta ekintzailetzat ulertzen dugu, familia girokoa, dinamikoa eta irekia.

  • Haurra jada baden pertsona da, gaitasun, adimen eta emozioz osatua, jakin-mina eta era askotara komunikatzeko desioa duena, inguruarekin eta pertsonekin etengabeko harremanetan garatzen duena eta komunikaziorako beharrezkoak izango dituen tresnak eta hizkuntzak pixkanaka bereganatuz joango dena.
  • Haurra entzuten dakien Haur Hezkuntza bultzatzen dugu. Inguratzen duen munduarekin harremanetan jarri eta berau deskubritzeko duen modua ulertzen dakiena.
  • Pertsona, testuingurua eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesuen arteko elkarrekintza harmoniatsua ardatz duen proposamen pedagogikoa egiten dugu.
  • Ziurtasun afektiboa, esplorazio askea, esanguratsua eta eraikitzailea, aniztasun eta inklusioa, elkarrekintza eta elkarbizitza, ikaskuntza kooperatiboa eta adimen anitzak ezinbesteko baldintza dira gure jardunean.
    • Txokoak (Adimen anitzak).
    • Lan proiektuak (metodo zientifikoa).
    • Ikasketa kooperatiboa.
    • Tailerra
    • Errutinak