Plan estrategikoa: non egon gura dugu lau urte barru?

Kurutziagako Artezkaritza Kontseiluaren eta Zuzendaritzaren artean osatutako batzorde bat ari da, aholularitza baten laguntzarekin, datozen lau urteotarako Plan Estrategikoa osatzeko prozesua lantzen. Gotzone Duñabeitia (Zuzendari Pedagogikoa), Jon Elorrieta (Kurutziaga Ikastolako presidentea) eta Urko Rodriguez (Zuzendari gerentea) batzorde horretako kideak dira. Gaur (osteguna) langilegoari aurkeztuko zaio. Gurasoei urriaren 22rako deia luzatu diete. Zergatik plan estrategikoa orain? Read more about Plan estrategikoa: non egon gura dugu lau urte barru?[…]

Sukaldeko makinistak

Mikel Atutxa, Ana Lasa eta Raul Marquez dira Kurutziagako sukaldariak. Mikelek eta Raulek goizeko zazpirak laurden gutxiagotan ekiten diote lanari. Ordubete geroago batzen zaie Ana. Hamarretakoaren orduan hitz egin dugu eurekin, sukaldeko lokomotora alde guztietatik lurruna dariola hasi aurreko tarte lasaian. Goizean goiz sukaldera sartu eta zein da sukaldariaren lehenengo lana? Lixiba egitea! Elikagaiekin sartu Read more about Sukaldeko makinistak[…]

“Txotxe” zunda meteorologikoaren egileak

Beñat Igarza, Xabier Goiri, Paul Alberdi, June Azkarate, Ander Rubio eta Aritz Corpion dira “Txotxe” zunda meteorologikoaren proiektuan parte hartu duten DBH4ko sei ikasleak. Guztiak ere fisikako ikasgaia aukeratu zuten hautazkoen artean eta fisikarekiko jakinminaren harrak eraginda erabaki zuten zundaren abenturan sartzea. Eskola orduz kanpo, bazkalosteetan garatu dute joan zen zapatuan estratosferaraino hegaldatu zen zundaren Read more about “Txotxe” zunda meteorologikoaren egileak[…]

Zubi bi su: ikasturte bateko lanaren emaitza asteburuan San Agustinen

DBH 2ko ikasleak jo eta su ari dira Zubi bi su antzezlanaren prestaketan. Bariku honetan (maiatzak 18) 22:00etan eta, zapatuan (maiatzak 19) eskainiko dute San Agustin Kulturgunean. Ikasturte osoko lana dago atzean eta orain, azkeneko estutuaren eta urduritasunen garaia da. Miren Erdoiza, Kurutziagako antzerkigintza proiektuaren arduradunarekin hitz egin dugu asteburuko estreinaldiaz. Estreinaldiaren aurreko egun eta Read more about Zubi bi su: ikasturte bateko lanaren emaitza asteburuan San Agustinen[…]

Jolas-eremu berria zabalik egongo da asteburuetan eta jaiegunetan

Urko Rodriguez. Kurutziaga Ikastolako zuzendaria. Jolas-eremu berria urtarril amaieran zabaldu bazen ere, apiriletik dago erabat erabilgarri. Erabiltzaileek positiboki baloratu dutela uste du Urko Rodriguezek. Orain, udalak egindako lurren lagapenari erantzunez, jolas-eremu berria egunero 16:30etatik 20:00etara eta asteburuetan eta jaiegunetan 10:00etatik 20:00etara herritar guztientzako zabalik egongo da. Apiril erditik gehiago zabalik dago jolas-eremu berria bere ostasunean. Read more about Jolas-eremu berria zabalik egongo da asteburuetan eta jaiegunetan[…]

Eneko Sagardoi: Txotxek erakutsi zigun askatasunean bizitzen

Eneko Sagardoi Mujika (Durango 1994). Aktorea. Kurutziagako ikasle-ohia. Joan den otsailaren 3an aktore berri onenaren saria jaso zuen Goya sarietan Handia filman egindako lanagatik eta guztion arreta bereganatu zuen Enekok. Sariaren aurretik ere hamaika lan egindakoa da, eta saria jaso ostean ere horretan dihardu. Erroak non dituen ahaztu barik, DBH2ko ikasleak prestatzen ari diren antzerkiaren Read more about Eneko Sagardoi: Txotxek erakutsi zigun askatasunean bizitzen[…]

Juul Kanpaina: irakurzaletasuna bultzatzeko beste pauso bat

Ander Zenitagoia durangarra LH5. Mailako tutorea da eta, era berean, Euskaraz Bizi proiektuaren koordinatzailea. Kurutziagako ikasle-ohia, ikasgelaren beste aldean dihardu orain Anderrek. Berarekin hitz egin dugu Juul Kanpainari buruz, kanpaina honek irauten duen bi asteotan beren-beregi prestatzen duten Juul Gelan. Zer da zehazki Juul kanpaina? Juul Kanpaina, berez, Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatu eta bultzatzen duen Read more about Juul Kanpaina: irakurzaletasuna bultzatzeko beste pauso bat[…]

Arazeli Alberdi: asko eman eta asko jaso

Arazeli Alberdi. Kurutziaga Ikastolako irakaslea. Ikasturtea amaitzearekin batera hartuko du erretiroa Arazeli Alberdik. Ia berrogei urte Kurutziagan. Ikastolan jubilatuko den belaunaldi zabal baten azken ordezkarietakoa da irakasle berriztar durangartua. Noiz hasi zinen Kurutziagan beharrean? 1979/80 ikasturtea zen. Ikasketak amaitu berritan Eibarren egin nituen bi urte 3. mailako umeekin eta gero, artean esperientzia gitxirekin, Durangora heldu Read more about Arazeli Alberdi: asko eman eta asko jaso[…]

Lapurretak ikastolan

Lapurretak ikastolan   Kaixo, familia: Azken egunotan ikastolan lapurretak izan ditugu. Batetik bizikletak eta bestetik umeen kotxeak lapurtu dituzte. Ikastolak aseguru bat baduen arren, aseguru honek ez ditu babesten lapurreta hauek, beraz hartu itzazue beharrezko neurriak lapurreta hauek ekiditeko. Gertaera hauen aurrean Ikastolak beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu.

Berdintasunean hezteko

Idoia Marin. Kurutziagako Hezkidetza proiektuaren koordintzailea. Kurutziaga Ikastolako ikasle ohia da Idoia. Orain hamazazpi urte ordezkapenak egiten hasi zen ikastolan eta geroztik berton dihardu zaldibartarrak. Lehen Hezkuntzako seigarren mailako tutorea eta, elkarrizketa honi dagokionez, ikastolako Hezkidetza proiketuaren kooordinatzailea da. Terminologia bera muga izan ez dadin, zer da hezkidetza? Hezkidetza aukera berdintasunean hezteko modu bat da, Read more about Berdintasunean hezteko[…]

123