27 iraila, 2021

Ikastolen Elkartea

Ikastolak Euskal Herri osoa hartzen duen erakundean bilduta gaude (EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria) eta Euskal Herri mailan mugaz gaineko aitortza administratiboa daukan erakunde sozial bakarra da. Ikastolen Elkartea da biltzen gaituen erakundea eta ikastola bakoitza bertako bazkide da.

111 Ikastola eta 57.322 ikasle biltzen gara Ikastolen Elkartean. Ikastola bakoitzak bere historia eta ibilbidea ditu, eta bere inguruaren errealitatera egokituta dago; baina guztiok partekatzen ditugu ezaugarri garrantzitsuak.

SOLIDARIOA: Gurasoek Ikastolara egiten duten kooperatiba ekarpeneko zati bat Ikastolen Elkartasun kutxara joaten da, eta diru hau modu solidarioan banatzen da.

MATERIAL PROPIOA: Gure hezkuntza eredua garatzeko ikas material propioak sortzen ditugu, etengabeko hobekuntzan eta prestakuntzan dihardugularik.