27 iraila, 2021

Eguerdiko tartea/Aisia

Eguerdiko tartean jantokiko zerbitzuarekin batera eskaintzen den aisiari begirako zerbitzua da, zabala eta adin ezberdinetara egokitzen dena.

  • IRAUPENA: 12:00/12:30etatik 14:30etara.
  • Jantokiari dagokion ekarpenaren barnean sartzen da.
  • Ume bakoitzak bere bazkalorduko txandaren arabera, bazkal aurretik zein atzetik gozatuko du zerbitzu honetaz.
  • Adinka egokituriko ekintza ezberdinak eskaintzen ditugu espazio ezberdinetan.

ESKAINTZAREN OINARRIAK:

  • Eguerdiko une hau ikasleen atsedenerako eta aisialdirako tarte lez ulertzen dugu. Eskaintza jarduera anitzak, kooperatiboak eta inklusiboak ditugu.
  • Berdinen arteko berdintasuna bultzatzen dugu. Aukera berdintasuna bultzatzeko asmoz, ez dugu ikasketetarako eskaintza propio gehigarririk.

Eguerdiko tarte honetan ekintza osagarriren bat egin nahi duenak (ingelesa, musika eskola, akademiak,…), Ikastolatik kanpo egin dezake. Kasu honetan, gurasoak kudeatu beharko du kanpo zerbitzua enpresarekin harremanetan jarriaz.