LH 3: Baratzera irteera

LH 3: Baratze baserri eskolara irteera Kaixo familia: Apirilaren 4an, Baratze baserri eskolara joango gara egun biko egonaldia egitera. Haurrek baserriko bizimodua gertutik ezagutzeko aukera izango dute, eta, besteak beste, ekintza hauek burutuko dituzte: ortuko tailerra, eskulan tailerra, korta tailerra, sukaldaritza… Giro euskaldun eta ludiko batean, haurren arteko harremanak sendotzea dugu helburu. Eraman beharrekoak hauek izango dira: Lo zakua Read more about LH 3: Baratzera irteera[…]

LH 6: eraikuntzen erakusketa

LH 6: eraikuntzen erakusketa Gurasoak, agur: Honako honen bitartez, jakinarazten dizuegu, datorren astean zuen seme-alabek Plastikako saioetan egin dituzten kontinente ezberdinetako eraikuntzetako arte-lanak ikusgai izango dituzuela. Hauek ikusteko aukera ondorengo egun eta orduetan izango duzue: Egunak: martxoaren 25, 26 eta 27 Ordutegia: 16:30-18:00 Tokia: 6.mailetako gelak Besterik gabe agurtzen zaituztete 6.mailako tutoreok.

Begoña Miguel: garbitasuneko arduradunak erretiroa hartuko du aurten

Hogeita zazpi urte daroaz Begoña Miguelek ikastolako garbiketa lanetan. Lankideak joaten, batzuk betiko, eta ikastola eraldatzen ikusi du urteotan. Hirurogeita lau urterekin, ondo merezitako erretiroa hartuko du aurten. Arratsaldeko 15:00ak dira. Asko irteteko ametsetan daudenean sartzen zara zu lanera. Bai, eta hemen arituko naiz 21:30ak jo arte. Horixe da nire lana, eta horixe egin dut Read more about Begoña Miguel: garbitasuneko arduradunak erretiroa hartuko du aurten[…]

LH4: The Tilly Troupe Show

Joan den astean,  LH  4ko ikasleek Tilly Troupe izeneko showa eskaini zuten ikasle gazteendako eta beraien familiendako. Musicians, dancers, clowns eta magicians bihurtu ziren egun baterako. Asko gozatu zuten bai ikusleek baita antzezleek ere.

Martxoaren 18 eta 19an ikastola itxita

Martxoaren 18 eta 19an ikastola itxita Kaixo, familia: Gogoratu, ikasturteko egutegian adierazten duen bezala, martxoaren 18 eta 19an, astelehen eta asteartean, ikastola itxita egongo dela San Jose zubia delako. Zuzendaritza

LH 4: Aiako Harrira irteera

  LH 4: Aiako Harrira irteera Kaixo, familia: Martxoaren 25ean (astelehena), Arritxulo aterpetxera (Oiartzunera) joango gara, egun biko egonaldia egitera. Gai nagusia natura izango da eta ekintza hauek burutuko dituzte haurrek: Altxorraren bila basoan, naturarekin erlazionatutako jolasak, herri kirolak, rokodromoan eskalada, slackline… Aitzakia aproposa haurren hiztegia zabaldu, orientazio eta mapen irakurketa jorratu, inguruarekiko jarrera egokiak Read more about LH 4: Aiako Harrira irteera[…]

LH6: gosari osasuntsua

Ikastolen elkarteak eta Kaikuk babestutako proiektu hezitzailea burutu dute LH 6. mailako ikasleek. Saio honetan, ikasleek modu egoki eta orekatuan gosaltzeak duen garrantziari buruzko hitzaldi bat jaso dute Andrea LArrea eta Nahia Zeziaga dietisten eskutik. Hitzaldiaren ondoren, Kaiku produktuekin prestaturiko gosari osasuntsu, orekatu, goxo eta eder bat jan dute jantokian.

Kurutziagako jolas-eremuaren proiektua Eskola Abian jardunaldietan

Eskola Abian: inkulusioaren eta berdintasunaren bidean, Berritzegune Nagusiak Bilboko Euskalduna Jauregian antolatutako jardunaldian, izan dira Kurutziagako Aitziber Zearreta eta Erika Lagoma irakasleak. Bertan jolas-eremu berria pentsatu, diseinatu eta gauzatzeko prozesua azaldu eta aurrerantzean egiteko dagoen lanaz ere aritu dira.