Urko Rodriguez: “Datorren ikasturtera begira irizpide nagusia Bizikidetza Taldeak sortzea da, talde burbuilak”

Urko Rodriguez Kurutziagako Zuzendari Gerentearekin berba egin dugu ikasturteko azkeneko buletin honetarako. Buletinean doakizuen “2020-21 ikasturterako jarraibideak” oharrari buruzko argibideak eman gura izan ditu, besteak beste, datorren ikasturteak ertz asko izango dituela jakitun. Datorren ikasturteko jarraibideak doaz buletin honekin batera. Zein ideia nagusi azpimaratuko zenituzke jarraibide horiei dagokienez? Funtzionamenduaren irizpide nagusia Bizikidetza Taldeak sortzea da, Read more about Urko Rodriguez: “Datorren ikasturtera begira irizpide nagusia Bizikidetza Taldeak sortzea da, talde burbuilak”[…]

Garrantzitsua! 2020-21 Ikasturterako jarraibideak (eskola ordutegiak, jantokia, kirola…)

2020-21 Ikasturterako jarraibideak Datorren ikasturtera begira hainbat aldaketa egin beharko ditugu ikastolaren egunerokoan Covid19ari aurre egiteko. EAEko Hezkuntza Sailetik luzatuta jarraibideak hartu ditugu bide-orritzat. Irakurri arretaz, mesedez, guztioi dagokigun informazio garrantzitsua baita. Dokumentu honen printzipio nagusiak hauek dira: ikasle txikienen (HH/LH) eta zaurgarrien presentzialtasuna lehenestea; ikasleen alderdi emozionalari garrantzia ematea; transmisioa murrizteko higiene neurrien ohiturak Read more about Garrantzitsua! 2020-21 Ikasturterako jarraibideak (eskola ordutegiak, jantokia, kirola…)[…]

Elkarmaker proiektua finalista Euskadi Steam sarietan

STEAM Euskadi sarien epaimahaiak Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak elkarlanean garatu duten ElkarMaker proiektua hamabi finalisten artean aukeratu du, gazteen artean STEAM gaietan ekintzailetza sustatzeagatik. ElkarMaker-ek interkooperazioa sustatzen du hezkuntza maila ezberdinen artean funts teknologikoko eta ingeniaritzako proiektu bat garatzeko urte batez. Kurutziaga Ikastolak beste hainbat ikastolarekin batera parte hartzen du proiektu honetan. Aurten Read more about Elkarmaker proiektua finalista Euskadi Steam sarietan[…]

Datorren ikasturtera begirako jakingarriak: jantokia eta DBH ordutegia

Gure asmoa da abuztuko oporren aurretik 2020-21 ikasturteari buruzko ahalik eta informazio zehatzena helaraztea familioi etxeko kudeaketan eta planak egiterako orduan lagungarri gerta dakizuen. Gaur gaurkoz erabaki hauek hartuta daude: DBH ordutegia: Datorren ikasturtean DBHko ordutegia jarraia izango da, astelehenetik ostiralera, hau da, egunero. Ordutegia 8:45-14:45 izango da. Behin eskolak bukatuta, bazkaldu nahi duenak ikastolan Read more about Datorren ikasturtera begirako jakingarriak: jantokia eta DBH ordutegia[…]

Ezohiko Batzar Nagusiaren berri

Atzo (uztailak 8) Kurutziaga Ikastolako  ezohiko Batzar Nagusia izan genuen. Asistentziari dagokionez, azpimarra berezia egin gura dugu adierazteko justu-justuan gainditu genuela batzarra burutu ahal izateko bazkidegoaren %10eko langa. Ia 700 bazkide dituen kooperatiba batek bere Batzar Nagusian errepesentazio handiagoa merezi duela deritzogu. Ikastola guztiona da eta baita erantzukizuna ere. Bozketa bidez hartutako erabakiak ondorengoak izan Read more about Ezohiko Batzar Nagusiaren berri[…]

Ordezkapena egiteko lan-eskaintza (2020-21): hizkuntza irakaslea lanaldi erdian

DURANGOKO KURUTZIAGA IKASTOLAK BEHAR DU: 2020-2021 ikasturterako ordezkapenak egiteko ondoko lanpostua: (interesa izan dezakeen inor ezagutzen baduzue zabaldu mezua zuen ezagunen artean, mesedez) DBH: HIZKUNTZA IRAKASLEA LANALDI ERDIAN (Behin behineko lan eskaintza) – ERREFERENTZIA: HIZKUNTZA ESKATZEN DENA: Filologian gradua edo lizentziatura (Euskal filologia, Hispaniarra…). Euskara maila C1. CAP edo DBHn irakasle izateko masterra. Baloratuko da: Read more about Ordezkapena egiteko lan-eskaintza (2020-21): hizkuntza irakaslea lanaldi erdian[…]

Zuzendaritza: irailera begira, egoera ezberdinak aztertzen

Kurutziaga Ikastolan datorren ikasturteko lan-antolaketarekin ari gara, koronabirusaren berragerpen posibleak erabat baldintzatzen duen ikasturtea. Irailetik aurrera gerta daitekeenaz ezelako segurtasunik ez dugunez, eman daitezkeen egoera ezberdinak lantzen ari gara. EAEko Hezkuntza Sailak helarazi digu koronabirusaren aurrean jarduteko protokolo orokorrerako dokumentua, eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak ere landu du datorren ikasturtera begirako bide-orria. Dokumentu horietan oinarrituta, Read more about Zuzendaritza: irailera begira, egoera ezberdinak aztertzen[…]

DBH4ko ikasle eta familien agur-ekitaldia

Joan den astelehenean (ekainak 29) izan zen DBH4ko ikasleen eta familien agur-ekitaldia ikastolan. Ikasturte “berezia” egokitu zaie agurrekoa, ikasbidaia bertan behera geratu zaie eta agurra ere maskarak jantzita egin behar izan zuten. Gure aldetik, eskerrik beroenak eman gura dizkiegu bai ikasleei eta baita familiei ere urteotako jarrera eta konpromisoagatik.  Aurrerantzean ere, onena opa dizuegu: bizitza Read more about DBH4ko ikasle eta familien agur-ekitaldia[…]