HH5: unibertsoa proiektuaren amaiera

Aurreko astean Unibertsoaren proiektuari amaiera emateko guraso bat etorri zen gelara. Eguzki Sistemaren inguruko azalpen batzuk eman zizkigun eta oso interesgarria iruditu zitzaigun. Eskerrik asko Eukeni!

LH5 eta LH6: trinketean

Azkenengo hiru asteetan LH 5 eta 6.mailako ikasleak gorputz hezkuntzako saioetan Abadiñoko Tornosolo trinketera joan gara. Bertan, trinketean jokatzen diren  hainbat jokamolde ezagutu eta praktikatu ditugu: esku pilota, pala eta xarea eta ederto pasa dute!

DBH1: Eguen Zuri kantuan Durangon eta Euskadi Irratian

Gaur DBH1eko ikasleak Durangok kaleetan zehar ibili dir Eguen Zuriko koplak abesten. Euskadi Irratiko Faktoria saioan ere protagonista izan dira tarte batez. 🔴 Eguen Zuri ospatuko dugu guk ere! @amaiartetxe lankidea #Durango-n da, @kurutziagaikas-tolan!🔊 Entzun hemen 👇👇 #zuzenean:https://t.co/UAhJpdGsbo pic.twitter.com/zksWtE7cmD — Faktoria (@faktoriaEITB) February 20, 2020

Nesken futbola sustatzeko saioak

Bizkaiko Futbol Federakundeak nesken futbola sustatzeko eta indartzeko burutu dituen ekintzen artean, hasi dira saioak Durangon, ostegunetan. Bertan gure neskak ere parte hartzen dute. Beheko ilaran eta ezkerretik eskumara: Paule Etxenagusia eta Maiane Iria daude beste batzuren artean. Goiko ilaran, ezkerretik eskumara; Eider Belar, Ane Martinez, Itxasne Egia, eta ilarako azken biak Irati Aroztegi eta Read more about Nesken futbola sustatzeko saioak[…]

Lehen sorospenen tailerra

Atzo egin zen lehen sorospenen tailerra Kurutziagan. Olaia Maruri, Athletic Club-eko medikua izan zen saioa landu zuena. Bertan, hainbat guraso, ume eta gazte eta entrenatzaile egon ginen.

2020 udako aisialdi eskaintza: datu jakingarriak

Kaixo, Ikastolakide: Mezu honekin batera 2020ko udarako Kurutziaga ikastolatik luzatzen ditugun eskaintzen berri eman gura dizuegu. Datorren asteko buletinean informazio zehatzagoa jasoko duzue baina, badakigunez zuetako hainbat udako oporrak antolatzen hasita zaudetela, hona hemen hainbat datu jakingarri: Udaleku irekiak (HH 3-LH 2) Urtero legez antolatuko ditugu Udako Egonaldiak Berbaroko kideen eskutik.  Ekainaren 22tik uztailaren 17ra bitarte izango dira. ASTEKA Read more about 2020 udako aisialdi eskaintza: datu jakingarriak[…]

Gogoratu: inauteriak (ordutegi berezia)

Kaixo, familia: Gogoratu, inauteriak direla eta bihar, otsailak 21, goizeko jarduna bakarrik egongo dela.   HH 1. zikloa:   7:30-14:30   HH2. zikloa:   9:00-12:00 Goizeko zaintza: ohikoa Jantokian gelditzen diren umeen bila 12:30ean edo 14:30ean etorri behar duzue ohiko tokira (irakaslearekin adostu bezala)   LH: 9:00-12:30 Goizeko zaintza: ohikoa Jantokian gelditzen diren umeen bila 14:30ean etorri Read more about Gogoratu: inauteriak (ordutegi berezia)[…]