Txikien Hitzak, handien ametsak. Euskaraz hazteko jaialdia ospatu genuen joan zen astean Kurutziagan, Eusferaren egitarauaren barruan. Familientzako tailer eta ikastaroak antolatu genituen, eta DJa ere izan genuen. Unibertso euskaldunagoa nahi dugu gure haurrentzat, eta bide horretan lanean jarraituko dugu.




























