HH3-5 urte: bibolin soinua Karrajorarten

Aurreko ostiralean, musika eskolan dabiltzan Kurutziagako ikasleak etorri ziren KarrajorArte ekitaldien barruan. Bibolinaz saio aparta eskaini ziguten 3, 4 eta 5 urteko gelei. Nahi duzuenean berriz etorri neska mutilak!

Kurutziaga Ikastolari aitortza “Hemendik” sarietan

Joan den abenduaren 11an Durangoko San Agustin Kulturgunean egin zen ekitaldian Laboral Kutxa DEIA Hemendik Sariak banatu ziren. Sari bidez aitortuen artean Kurutziaga Ikastola egon zen. 50 urteotan Durangon eginiko lanaren aitortzatzat hartu zuen saria Jon Elorrieta Kurutziagako presindeteak.

Gabon aurreko egunak 2018

Gabon aurreko egunak 2018 Kaixo, familia: Gutun honen bidez gogoratu nahi dizuegu barikuan, abenduak 21, oporrak hartuko ditugula eta urtarrilaren 7an elkar ikusiko dugu berriz ere. Gogoratu Haur Hezkuntza 1. zikloa (0, 1, 2 urte) martxan egongo dela sasoi honetan ere (dagoeneko, bertako gurasoek jaso duzue egutegia). Azken egun honetan, barikuan, eskolak GOIZEZ bakarrik izango Read more about Gabon aurreko egunak 2018[…]

Ohiko Batzar Nagusiaren barri

Atzo egin zen Kurutziaga Ikastola Kooperatibaren Ohiko Batzar Nagusia. Laurogeita sei bazkide bertaratu ziren eta beste hogeita hamarrek botua delegatu zuten, beraz, ehun eta hamasei bazkideren ordezkaritza izan zen batzarrean. Kooperatiben legeari jarraituz, Ikastolako kontuak onartu edo atzera botatzeko batzarra zen atzokoa. Atal honetan, iazko kontuak, hauen banaketa eta ikasturte honetarako kudeaketa proposamenak bozkatu ziren Read more about Ohiko Batzar Nagusiaren barri[…]