Gaubeltza.eus: dena ez da Halloween

Gau Beltza urriaren 31aren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Hau da, Halloween gaua bere sustrai euskaldun tradizionalekin berriro ezkontzeko ahaleginean ari diren han eta hemen. Itzalitako kalabazen berpiztea (Altuna & Ozaita, 2018) lan etnografikoa oinarri hartuta, Euskaltzaleen Topaguneak ospakizuna herrietan antolatu nahi dutenentzako baliabideak eskuragarri jarri Read more about Gaubeltza.eus: dena ez da Halloween[…]

LH: Sanfaustoetako jaialdia

Atzo (urriak 16) Sanfaustoetako jaialdia ospatu genuen LHko maila guztietako ikasle eta irakasleok. Txupinazoa, musika, dantzak, zezenak, buruhandiak… Denetarik izan genuen!

HH5: Sanfaustoak

Kaixo, familiak: Jo ta su gabiltza Sanfausto jaiei buruz gauza ezberdinak ikasten. Jaietako abestiak: Patxikotxu, Buruhandiak, zezenak dira…, etxetik ekarritakoa lagunekin partekatu dugu, etxerako oharra idatzi dugu eta gela apaindu dugu. GORA SANFAUSTO JAIAK!

HH4: Sanfaustoak

Azken egunetan jaien prestaketan ibili gara buru-belarri. Proiektuaren barruan egindako jarduerak amaituta (girotzea, Patxikotxu eta Pantxike, buruhandiak, “barrakak”…), jaiaz gozatzeko unea heldu zaigu eta parrandan topera gabiltza!

LH5: Eureka! zientzia museoan

Asteartean, LH5ekook Donostiako Eureka! zientzia museoan izan ginen. Bisita honetan, Ingurunean lantzen ari garen unibertsoko gaiarekin lotutako hainbat ekintza egin genituen eta zientziarekin lotutako kontu ugari ikusteko parada izan genuen. Oso ondo pasa genuen!

Nafarroa Oinez 2019 Tuteran domeka honetan: Izan argi!

Domeka honetan ospatuko da Tuteran Nafarroako ikastolen Oinez 2019 jaia “Izan argi” lelopean. Tuterako Argia ikastolak antolatu du aurtengo edizioa eta baita ibilbide eta egitarau polita osatu ere. Durangon Sanfaustoak direla kontuan izanda, Tuterara hurbiltzeko modurik izango ez baduzue,  Argia ikastolari bere ekarpena egiteko modua hemen aurkituko duzue.

Urko Rodriguez: ikastolen Elkartasun Kutxa eta Argantzungo ikastola

Argazkian: Nerea Zumaia (Amasa-Villabonako Zubimusu ikastolako kudeatzailea) Ekaitz Lotina (Argantzun ikastolako zuzendaria) eta Urko Rodriguez. Urko Rodriguez, Kurutziaga Ikastolako Zuzendari Gerentea den neurrian, Euskal Herriko Ikastolen Egonkortasun Ekonomikorako taldeko kidea ere bada. Elkarteko ekonomia arduradunekin eta beste hainbat ikastoletako kudeatzaileekin batera, Ikastolen elkartearen Elkartasun Kutxaren erabilerarako proposamenak egiten dituzte. Zer da Ikastolen Elkartasun Kutxa? Elkartasun Read more about Urko Rodriguez: ikastolen Elkartasun Kutxa eta Argantzungo ikastola[…]