Jolasgunearen araudia eskola orduz kanpo

Azkenaldian eskola orduak bukatu ostean eta asteburuetan ikusi eta ezagutu ditugun zenbait jokabide direla-eta, ikastolako jolasgunearen araudia berriz gogorarazi beharrean aurkitzen gara. Honakoa duzue. 1. Eskola orduetan kanpoko erabiltzailerik ezin da sartu, erabilera ikastolako umeentzat da. 2. Kanpoko erabilera Udalarekin adostutako ordutegira mugatuko da bakarrik. 3. Kanpo espazioa zaintzearen ardura denona da, beraz hau garbi Read more about Jolasgunearen araudia eskola orduz kanpo[…]

Errigora 2019: saskiak nafarroa hegoaldeko euskalgintzaren alde

Urriaren 30etik azaroaren 20ra izango da Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainaren 2019ko edizioa. Urtero bezala, data hauen artean Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez osatutako saskiak eskatu ahal izango dira. Alabaina, aurten eskaintza berrituarekin gatoz: ez bat, ez bi; 3 saski izango dira aukeran. Zertarako eskatu saskiak? Batetik, nola ez, dakartzaten produktuez gozatzeko. Bigarrenik, bertako ekoizpena sustatzeko. Eta, Read more about Errigora 2019: saskiak nafarroa hegoaldeko euskalgintzaren alde[…]

Ikaskoli: Zuberoako ikastolak laguntzeko gabonetako otzara

2003tik, Zuberoako Ikastolek gabonetarako otarreak atontzen dituzte bertako ekoizpenekin. Iaz, 1400 otarre salduz 15.000 euroko diru laguntza jaso zuten Zuberoako bi Ikastolek. Ekimenaren helburuak: Zuberoako Ikastolak laguntzea
 eta Zuberoako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea dira. Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den Read more about Ikaskoli: Zuberoako ikastolak laguntzeko gabonetako otzara[…]

Mendiak.eus: Euskal Herriko mendiak eta haurrekin egiteko ibilbideentzako aplikazioa

Guraso.eus webgunetik jakin dugu mendiak.eus webgunearen eta aplikazioaren berri. Familian edo kuadrilan Euskal Herriko mendietaz gozatzen laguntzeko tresna aparta iruditu zaigu. Hemen dituzue bertan bildutako azalpenak. MENDIAK Aplikazioak jasotzen duen ataletako batek Haurrekin egitekoak du izenburua, eta une honetan familian egiteko moduko 142 mendi proposatzen dira bertan. Lurraldeka sailkatuta daude eta deskribapena, argazkiak, iraupenari buruzko Read more about Mendiak.eus: Euskal Herriko mendiak eta haurrekin egiteko ibilbideentzako aplikazioa[…]

Loteria bidalita

Loteria bidalita Kaixo, familia: Ohar honen bitartez aurtengo Gabonetako Loteria dagoeneko postaz bidalita dagoela jakinarazten dizuegu; beraz, egun hauetan zuen etxeko postontzian jasoko duzue. Ziurtatu jaso duzuela, jaso ezean jarri gurekin harremanetan. Eskerrik asko.

Eskola material bilketa

Eskola material bilketa Kaixo, familia: Kurutziaga ikastolan, Elorrioko Txintxirri Ikastolaren Amgala Taldeari laguntzeko helburuarekin, eskola material bilketa bat jarri dugu martxan. Eskola materiala: ▪ Boligrafoak, arkatzak, borragomak ▪ Margoak, ▪ Koadernoak (pisua garrantzitsua da bidaian, beraz, espiraldun koadernorik ez eta tapa gogorra dutenak ez) ▪ motxilak ▪ estutxeak ▪ …. Materiala idazkaritzan horretarako ipinita dauden Read more about Eskola material bilketa[…]

Bazkalostekoa: asteko honetako ekintzak

Urriaren 15ean ekin berrekin genion Bazkalostekoa proiektuari. Gure ume eta gaztetxoei bazkalostetik eskola orduak hasi arteko tartea atseginagoa eta hezigarriagoa egitea da helburua. Hona hemen aste honetan Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan landutako ekintzen berri : HAUR HEZKUNTZA: Hiruhilabeteko honetan elikadura osasungarria lantzen gabiltza eta aste honetan udazkeneko ortu baten murala egin dugu.   KIROL Read more about Bazkalostekoa: asteko honetako ekintzak[…]

LH5 eta LH6: atletismo pistan

LH 5 eta LH6koak,urrian zehar izandako gorputz hezkuntza saio batzuetan Durangoko Atletismo pistara joan dira. Bertan, atletismoko proba desberdinak ezagutu eta praktikatu dituzte: abiadura probak, erresistentzia probak, jauzi desberdinak, jaurtiketak… Hona hemen argazki batzuk.