San Antonio Ikastetxeko ikasleen Guraso Elkartetik gonbidapena

San Antonio Ikastetxeko ikasleen Guraso Elkartetik gonbidapena Datorren ostiralean, maiatzaren 31, jai solidarioa izango da San Antonio Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako jolastokian. Jaialdi Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten haurrei zentzumenen estimulazioa lantzeko materialak lortzea du helburu. Ekitaldi hau San Antonio Ikastetxeko ikasleen gurasoen elkarteak (IGE) antolatzen du, EIRBAND eta ASTOTURFER musika taldeen lankidetzarekin eta hezkuntza zentroaren Read more about San Antonio Ikastetxeko ikasleen Guraso Elkartetik gonbidapena[…]

Lehiaketa: Ikastolako Euskararen Ginkanaren bigarren edizioa (4. galdera)

Lehiaketa: Ikastolako Euskararen Ginkanaren bigarren edizioa (4. galdera) Hauxe da aurreko asteko erantzuna: (17k eman duzue  erantzun zuzena) Enrique Bunbury da abeslaria eta taldea:   HEROES DEL SILENCIO Ruperrek musikatutako Sarrionandiaren ENE BEGIEK poema honela bukatzen da: “Mendea eta segundua gurutzatzen diren lekua, lekua besterik ez izan, hurrin deritzan aberrian”. Bunburyren kantak berriz, erdialdean edo, zera Read more about Lehiaketa: Ikastolako Euskararen Ginkanaren bigarren edizioa (4. galdera)[…]

Plan Estrategikoa: baliabide eta inbertsioen kudeaketaz

Urko Rodriguez Kurutziaga Ikastolako Zuzendari Gerentea da. 2002 urtetik dihardu Kurutziagan lanean eta ezagutu ditu garai zailagoak kudeaketari dagokionez. Horregatik, baikortasunez begiratzen dio Plan Estrategikoan zehaztu den datorren laupabost urteko zikloari. “Baliabide eta inbertsioen kudeaketa jasangarria eta orekatua”. Etorkizuneko erronkekin hasi aurretik atzerako begiradat bat beharrezkoa dela diozu. Halaxe da, bai. Azken hamabost urteotan egindako Read more about Plan Estrategikoa: baliabide eta inbertsioen kudeaketaz[…]

DBH2: HiruBixotz antzezlanaren balorazioa eta argazkiak

Esperientzia ahaztezina! Lan neketsua izan den arren, lortu dugu gure antzezlana plazaratzea. Sei emanaldi eskaini ditugu guztira. Ikastolako guraso, irakasle zein ikasleak ez ezik, herriko eta herritik kanpoko beste ikastetxe batzuetako ikusentzuleak ere izan ditugu. Hurbildu zaizkigunek jakinarazi digutenez, izugarri gozatu dute emanaldiaz. Kurutziaga Ikastolako Antzerki Taldeko kide guztiontzat bestalde, oso aberasgarria izan da prozesua: Read more about DBH2: HiruBixotz antzezlanaren balorazioa eta argazkiak[…]

IbilaldiaSOS: arropa salmenta Azkue ikastolari laguntzeko

Urtebete aritu gara ilusioz. Haur, gazte eta heldu; langile eta guraso; ikasle ohi eta irakasle jubilatu, Lekeitioko Ikastolaren komunitate osoa elkar hartuta. Baina maiatzaren 19ko eguraldi txarrak Ibilaldia zapuztu zigun. Urtebeteko lanaren azken emaitza ez zen behar zuena izan, inondik ere espero genuena. Horregatik gatoz zure laguntza eskatzera, eguraldiak eragindako galera ekonomikoari elkartasunez aurre egiteko. Read more about IbilaldiaSOS: arropa salmenta Azkue ikastolari laguntzeko[…]

HH0: udaberria

Udaberrian kantuz, kuku jauna kuku. Leihoak zabaldurik, gelan sartu zaigu.   Gure txikitxoak ere, udaberriataz disfrutatzen.