Kaixo, familia:
Aurreko ostiralean, urriaren 16an, Durangoko jaiak ospatzeko goizean jaialdia antolatu genuen HH eta LHko ikasle eta irakasleok.
Lehenik, HH5etik LH6ra bitarteko ikasleek, mailaka prestatutako dantzetaz gozatu ahal izan genuen eta, ondoren, buruhandiekin korrikaldi batzuk egiteko parada izan genuen. Jarraian, artopilak jan genituen eta LHko ikasleek zezenen aurrean korrika egin zuten.
Arratsaldean, HH3, 4 eta 5ekoek izan zuten aukera buruhandien eta zezenen aurrean korrika egiteko.
Hemen dituzue egun horretan ateratako argazki batzuk
Kurutziaga Ikastola

















































































































































































