Euskal Herriko Ikastolen VII. Batzarra prestatzen

Iazko urtean Kurutziaga ikastolan hausnarketa estrategikoa egin genuen. Aurten Euskal Herriko Ikastolak ere, bere ostasunean, prozesu horretan sartuko gara. 2019ko ekainean hamaika urte bete dira Euskal Herriko Ikastolek VI Batzarra egin genuela. Tarte honetan jendartean aldaketa sakonak eman dira, hezkuntzaren eta eskolaren eginkizuna berrikusten ari da eta berritze etengabearen beharrean dago. Egoera honek berariazko geldiune Read more about Euskal Herriko Ikastolen VII. Batzarra prestatzen[…]

Euskal Herriko Ikastolak: Eusko legebiltzarrean eztabaidatu den proposamen baten harira

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan inoiz bizi izan dugun matrikulazio-kanpaina zailena amaitzear dago, eta bizitzen ari garen jaiotza-tasaren beherakada ikusgarriaren ondorioz, ikastetxe askoren etorkizuna, kasu askotan dramatikoa, zein izango den jakitear gaude. Testuinguru konplikatua da, sare guztiei eragiten diena, eta matrikulazio-kanpaina handiak egitea eragin duena, kasu batzuetan ikastetxeen iraupena jokoan dagoelako. Testuinguru zail honetan, Ahal Dugu-k, Read more about Euskal Herriko Ikastolak: Eusko legebiltzarrean eztabaidatu den proposamen baten harira[…]

Rakel Gamito (#Izandig): “Ezin dugu beste aldera begiratu. Gazteak testuinguru digitalaren parte dira”

Rakel Gamito Gomez da Euskal Herriko Ikastolek bultzatutako #Izandig proiektuko aditua eta irakaslea. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) ikasgaia ematen du Lehen Hezkuntzako graduan, EHUren Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Berak gidatuko du datorren astelehenean Kurutziagan izango den saioa. Zeri deitzen diogu segurtasun digitala? Segurtasun digitalak, teknikoki, gailu digitalen babesari erreferentzia egiten badio ere, #Izandig proiektuan Read more about Rakel Gamito (#Izandig): “Ezin dugu beste aldera begiratu. Gazteak testuinguru digitalaren parte dira”[…]

“Lur eta Amets” filma asteburu honetan estreinatuko da zinemetan

Durangoko Azokan aurkeztu zuten “Lur eta Amets” filma, Euskal Herriko Ikastolak parte diren proiektua. Asteburutik aurrera izango da zinema aretoetan ikusteko aukera. Durangon Zugaza zineman eskainiko dute filma. Sarrerak online erosi gura izanez gero, hemen lotura.   Pelikularen sinopsia Lur eta Ametsen gurasoek ezkontza bat dute eta bikiak amona Andereren etxean utziko dituzte asteburu pasa. Read more about “Lur eta Amets” filma asteburu honetan estreinatuko da zinemetan[…]

IZANDIG: Segurtasun digitalari buruzko saioa familiei zuzenduta

Datorren otsailaren 10ean, astelehena, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era izango da segurtasun digitalari buruzko saioa. Etapa guztietako gurasoentzako izango da. IZANDIG ikastolen elkartean jaiotako proiektua dugu, eta familez gain, LH-ko irakasle taldeak eta LH5 eta LH6ko ikasleek ere saio bana jasoko dute. Gaur egun horrenbeste arduratzen gaituen Segurtasun Digitalaren inguruko lanketa egingo dugu zuen seme-alabekin eta horren Read more about IZANDIG: Segurtasun digitalari buruzko saioa familiei zuzenduta[…]

Lutxi eta Siakarekin elkartasunez: arrazakeriarik ez!

Luciano Gomes, Lutxi, eta Siaka dira Kurutziaga ikastolako 2oo8A futbol taldeko entrenatzaileak. Aurreko astean Luxtik Abadiño taldearekin jokatzen ziharduela jasotako irain arrazistak zirela-eta, bere taldeko jokalariek entrenatzaileenganako elkartasunezko mezua zeraman kamiseta prestatuta eroan zuten. Gure ikasleek ezin hobeto irudikatu zuten ikastolak arrazakeriaren aurrean duen mezua: zuekin gaude!

Jantokia: ogia baino gehiago

Urtarrilean LH1ekoekin (gela bat ostiral bakoitzeko) ogiaren inguruko hainbat ekintza burutu genituen. Helburu moduan ikasleek ogia zer zerealekin egin daitekeen, eta zer erabilera izan ditzakeen ikastea izan zen. Honetarako hiru ekintza prestatu genituen talde txikietan egiteko. Alde batetik, zereal ezberdinen argazkiekin  “Memory”ra jolastu genuen, eta bakoitzak ezagutzen zituen zerealak aipatzen joan zen. Beste postu batean Read more about Jantokia: ogia baino gehiago[…]