ZAZPIGARREN GALDERA: KURUTZIAGAKO ZORTZIGARREN GINKANA

Ba zortzigarren ginkanak ere bereak egin du!

Aurreko astekoa azken galdera izan zen eta hemen erantzun zuzena:

Harkaitz Canok Silueta nobela idatzi berri du eta bertan bahiketa baten berri ematen du, baina idatzi gabeko nobela da, soilik utzi dituen oihartzun batzuk kontatzen digu, beraz guk osatu behar dugu,

Bertan ZULO eta SILUETAren arteko lotura egiten du hitzen jatorrioaz baliatuz

Silueta frantsesetik datorren hitza da, silhouette.

Eta nondik dator hitz hau, ba Étienne de Silhouette Lapudin jaiotako frantziako finantza ministroa izan zen XVIII. mendean, itxuria asmo asko bai baina asko gauzatu barik utzi zituenak, eta gainera erretratoak egiteko argizarizko lanpara batek eginiko itzalak erabiltzearen tresna asmatu omen zuena. Hori dela eta Silhouette terminoa, modu burleskoan, gauzak arin eta osatu barik egitea adierazteko erabiltzen hasi zen eta hortik etorri zen gero egungo esanahia.

Euskalduna zen beraz gure Silhouette jauna.

Silhouette edo Zilueta euskaraz, Zulueta edo Zuloeta, hau da, zulo asko dauden tokia.

Kuriosoa ezta? Ba hauxe kontatzen du Harkaitz Canok liburu horren kapitulu baten, eta bide batez horixe gure aholkua uda honetan irakurtzeko.

 

 

Bueno, ba bi izan zarete galdera guztiak ostegunean bertan zuzen erantzun duzuenok, eta ondorioz puntuazioa altuena jaso duzuenok, bihar jaialdian jakingo dugu zeintzuk izan zareten.

 

Datorren urtean gehiago eta hobeto!