[ARGAZKI GALERIA] LH2: Durangaldeko inguruak ezagutzen

Pasa den ostiralean Durangoko inguru naturalaz gozatzeko aukera izan genuen. Igotako aldapek merezi izan zuten, izan ere, Mugarra eta Untxillaitz mendien atxen ikuspegi ederra lortu genuen. Behin gora igota, atsedenerako eta jolaserako tarte luzea hartu genuen inguru ezin hobean: Txabolak egiten, matxinsaltoak bilatzen, lagunartean bazkaltzen, intsektu eta bestelakoak luparekin aztertzen, jolasean, intsektuentzako hotela egiten…  Gustura igaro genituen orduak lagun giro ederrean!