Lehiaketa: Ikastolako Euskararen Ginkanaren bigarren edizioa (2. galdera)

Lehiaketa: Ikastolako Euskararen Ginkanaren bigarren edizioa (2. galdera)   Aupa ginkana kideok, hasi gara martxan. Aurreko asteko erantzuna BORTZIRIAK zen eta bost hiriak: BERA, LESAKA, ETXALAR, IGANTZI eta ARANTZA Guztira 21 lagunek eman duzue erantzun zuzena, animo besteok ere!   Hemen doa bigarrena: Parekidetasunaren aldekoa eta euskararen aldekoa, gure herri honek barneratuta dituen bi borroka, Read more about Lehiaketa: Ikastolako Euskararen Ginkanaren bigarren edizioa (2. galdera)[…]

Gotzone Duñabeitia, Zuzendari Pedagogikoa, Plan Estrategikoaz

Ikasturtea beteko du Gotzone Duñabeitia Kintanak Kurutziagako Zuzendari Pedagogiko karguan. Plan Estrategikoa lantzen aritu den Proiektu Taldeko kidea izan da. Plan horrek biltzen duen bigarren erronka pedagogia alorrari dagokionez, berea da nondik norako nagusiak azaltzeko ardura. “Praktika erreflexiboan oinarritzen den hobekuntza eta berrikuntza pedagogikoa sustatzea”. Zer dago esaldi horren atzean? Esaldi horren atzean dago irakaslegoaren Read more about Gotzone Duñabeitia, Zuzendari Pedagogikoa, Plan Estrategikoaz[…]

LH2(A): Ku-Ku Irratiaren irratsaioa

Astearte honetan LH2Ako ikasleek Ku-Ku irratiaren irratsaioa eskaini zieten zuzenean guraso eta familiako kideei. Irratsaioan denetariko albisteak bildu eta lan aparta egiteaz gainera, orain ez urte askora arte ikastolako andereñoa izan den Bego Arrinda elkarrizketatu zuten.

Lehiaketa: Ikastolako Euskararen Ginkanaren bigarren edizioa

IKASTOLAKO  EUSKARAREN  GINKANA II. EDIZIOA Aurreko buletinean esan bezala, eta iazko ikasturtean hasitako bideari jarraituz, Euskara  Taldekook IKASTOLAKO EUSKARAREN  GINKANAren bigarren edizioa jarri dugu martxan aurten ere ikastolako komunitatea osatzen dugun familia eta langileontzat. Ostegunero ikastolako buletina jasotzen duzuen guztiok parte hartu ahal izango duzue. Horretarako gaurtik hasita, 5 astetan, buletinean bertan EUSKARAREN  GINKANA atalean, Read more about Lehiaketa: Ikastolako Euskararen Ginkanaren bigarren edizioa[…]

“Udako kirola” udalekua: matrikula fitxa

“Udako kirola” udalekua: matrikula fitxa Kaixo, familia: Hemen bidaltzen dizuegu “Udan kirola” udalekuko matrikula fitxa. Maiatzaren 15a baino lehen bete, ordainketa egin eta idazkaritzan entregatu beharko duzue ordainketa ziurtagiriarekin batera. Matrikula fitxa

Jon Elorrieta, Kurutziagako presidentearekin, Plan Estrategikoaz

Plan Estrategikoaren erronka nagusiak maiatzeko ostegunetan xeheago azalduko genituela adierazi genizuen joan den astean. Oraingo honetan Jon Elorrietak Kurutziagako presidente eta Proiektu Tadeko kideak eman dizkigu lehenengo erronkari buruzko azalpenak: “Durangaldeko erreferentziazko zentrua izaten jarraitu gure identitateari eutsiz”. Azalduko zeniguke esaldi horrek biltzen duen erronka zertan datzan? Lehenengo eta behin, konstatazio bat dago: Kurutziaga Ikastola Read more about Jon Elorrieta, Kurutziagako presidentearekin, Plan Estrategikoaz[…]

DBH3 eta LH3 Elkarmaker: prototipoen aurkezpena

Astelehen honetan Mondragon Unibertsitateko hiru ikasle talde Kurutziagan izan dira Elkarmaker proiektuaren azkeneko pausoa osatzen. Lehenengo, DBH3ko ikasle guztiak elkartu ziren batzar gelan eta MUko 3 taldeek, bakoitzak bere prototipoaren aurkezpena egin zuten. Ondoren talde bakoitza LH3ko zegokion gelara joan, eta bertan, ikasle haiek pentsatutako makinaren aurkezpena egin zien. Polita izan zen goiza. Azken finean, Read more about DBH3 eta LH3 Elkarmaker: prototipoen aurkezpena[…]

Herri Urrats domekan Senperen

Domeka honetan, maiatzak 12, Herri Urrats, Iparraldeko ikastolen festa ospatuko da Senpereko aintziraren inguruan. Eguraldi ona dago iragarrita gainera eta egun aparta izango da iparaldeko ikastolei bultzada eman eta familian tarte ederra pasatzeko. Hona hemen egitaraua:  

Enjoy English 2019: matrikula fitxa

Enjoy English 2019: matrikula fitxa Kaixo, familia: Hemen bidaltzen dizuegu Enjoy English programako matrikula fitxa. Maiatzaren 15a baino lehen bete, ordainketa egin eta idazkaritzan entregatu beharko duzue ordainketa ziurtagiriarekin batera. ENJOY ENGLISH 2019 matrikula fitxa

Udako egonaldiak 2019: matrikula fitxa

Udako egonaldiak 2019: matrikula fitxa   Kaixo, familia: Hemen bidaltzen dizuegu Udako egonaldien matrikula fitxa, maiatzaren 15a baino lehen bete eta idazkaritzan entregatu dezazuen. Udako egonaldien matrikula fitxa Gogoratu, egonaldiaren %50a maiatzeko fakturan kobratuko dela eta 2. zatia uztailean. Jantokia eta zaintza zerbitzua, dagokizuenei, uztailean kobratuko zaizue. Behin lehenengo ordainketa eginda, ez da dirurik itzuliko.