Xakea denontzat ikastolan

Xakea denontzat ikastolan Datorren astean, Urriak31, osteguna, 17’30etatik 18’30etara, Ikastolako Jantokian Xakean aritzeko aukera izango dugu Ikastolako guztiok. Ikasle, guraso, ume, gazte, nagusi.. etorri eta jolastu xakean!

Kirol ekipaiaren erosketa (Alexian)

Kirol ekipaiaren erosketa (Alexian)   Guraso agurgarriok: Ondoko honen bitartez, kirol ekipaien eskaera egiteko epe berria zabaldu dela jakinarazten dizuegu urriaren 30era arte.   Jarraian daukazue ekipaiaren inguruko informazioa:   Kamiseta gorria (23€) Kamiseta urdina (23€) Prakak (12€) Galtzerdiak (6€) Txandal prakak (27€) Txandal izerditakoa (27€) Motxila (27€) Hauek dira kirol bakoitzean derrigorrez erosi beharreko Read more about Kirol ekipaiaren erosketa (Alexian)[…]

Loteria

Loteria Kaixo, familia: Urtero legez, Kurutziaga Ikastolak Gabonetako Loteria jarri du salgai. Badakizue ikastolari laguntzeko beste modu bat dela loteria hau saltzea. Aurten, familiaren batek loteria jasotzerik nahi ez badu, galdetegi hau bete dezake urriaren 30a baino lehen. Horrela eginez gero, ez dizuegu etxera bidaliko.   Idazkaritza

Leire Mendiburu: “Eguberriko egutegia” Sarako ikastolari laguntzeko modu goxo bat da

Senperekoa (Lapurdi) da Leire Mendiburu Garaiar, aspalditik Durangon bizi den arren. Donibane Lohizuneko eta Kanboko ikastolan ikasi zuen. Gaur egun Kurutziagako ikastolako guraso da. Durangon bizi den senpertar bat Sarako ikastolaren aldeko ekimen batekin. Azalduiguzu: Durangon bizi den senpertarra naiz, eta, beraz, Seaskako Ikastoletan ibilia. Beti eusten diot lotura horri, eta, ahal dudan heinean, han Read more about Leire Mendiburu: “Eguberriko egutegia” Sarako ikastolari laguntzeko modu goxo bat da[…]

LH4: let´s make bread!

“Last week we made delicious bread in our 4th level classrooms. We became real bakers for one day. That was great!” Eskerrik asko Leah eta Noah

Nafarroa Oinez: elkartasuna galerei aurre egiteko

Joan den domekan ospatu zen Nafarroa Oinez 2019 tuteran, bertako Argia ikastolak antolatuta. Egunaren hasieran bestelakorik bazirudien ere, arratsalderako euriak festa hondatu zuen. Horregatik, elkartasunerako deia egin du Argia ikastolak. Laguntza eman nahi izanez gero, egin zure ekarpen hurrengo kontuetan: Laboral Kutxa ES39 3035 0102 3810 2005 4552 Nafarroako Rural Kutxa ES58 3008 0003 0539 Read more about Nafarroa Oinez: elkartasuna galerei aurre egiteko[…]

Gaubeltza.eus: dena ez da Halloween

Gau Beltza urriaren 31aren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Hau da, Halloween gaua bere sustrai euskaldun tradizionalekin berriro ezkontzeko ahaleginean ari diren han eta hemen. Itzalitako kalabazen berpiztea (Altuna & Ozaita, 2018) lan etnografikoa oinarri hartuta, Euskaltzaleen Topaguneak ospakizuna herrietan antolatu nahi dutenentzako baliabideak eskuragarri jarri Read more about Gaubeltza.eus: dena ez da Halloween[…]

LH 6: Arantzazu eta Arrikrutzera irteera

LH 6: Arantzazu eta Arrikrutzera irteera Kaixo, familia: Honako honen bitartez, jakinarazten dizuegu datorren ostiralean, urriak 25, Arrikrutzeko kobazulora eta Arantzazuko Santutegira irteera egingo dugula. Egun osoko irteera izango da eta 16:30erako bueltatuko gara. Ikasleek bazkaria eraman beharko dute edo jantokiko piknika eskatu.  Irteerak 7 € balioko ditu eta hurrengo kuotarekin batera pasatuko zaizue. Besterik Read more about LH 6: Arantzazu eta Arrikrutzera irteera[…]

LH: Sanfaustoetako jaialdia

Atzo (urriak 16) Sanfaustoetako jaialdia ospatu genuen LHko maila guztietako ikasle eta irakasleok. Txupinazoa, musika, dantzak, zezenak, buruhandiak… Denetarik izan genuen!