LHko OHARRAK

AZKEN EGUNETAKO ANTOLAKETA

Ekainaren 19, 20, 21,  eta 22an klaseak goizez izango dira. Egun horietan, jantoki zerbitzua egongo da, eta antolaketa jaialdi eguneko berbera izango da. Gogoan izan, 22a, azken eguna, OSTEGUNA dela.

OHARRA: eguerdian umeen bila zatoztenak, edo betiko orduan edo 14:30ean etorri. Mesedez, ez zaitezte tartean etorri gure antolaketa ez oztopatzeko.

IKASLEEN NOTEN BOLETINA EMAILEZ  (SOILIK) JASOKO DUZUE EKAINAREN 28AN.

 

LH 2: EGUN ERDIKO IRTEERA

Asteazkenean, ekainaren 21ean , Zuhatzolako parkera joango gara.

Irteera egun erdikoa izango da: 9:30etan irten eta 14:30etarako itzuliko gara. Naturaz gozatzeko aukera paregabea aprobetxatu nahi dugu.

Gogoratu, jateko hamarretakoa eta bazkaria ekarri behar dutela, eta botila txiki bete ur freskatzeko.  Jantokian gelditzen diren ikasleek jantokitik bazkaria jasoko dute. Jasoko duten poltsan ogitarteko hotza, ogitarteko beroa, fruta ale bat eta ura jasoko dute. Motxila ekartzea komeni da, bertan sartuko diegu-eta bazkaria.

Aukera hau baliatu nahiko ez balute, mesedez, jakinarazi irakasleei astelehenerako.

 

LH 6: BILERA DEIALDIA

Familia agurgarriak:

Ohar honen bidez hurrengo asteartean, hilak 20, LH6ko familientzat antolatu dugun batzarrera gonbidatzen zaituztegu:

-.GAIA: DBHko etaparen aurkezpena eta aukerako irakasgaiak.

-.LEKUA: BATZAR GELA.

-.ORDUA: 18:00

Bertan ikusiko garelakoan.

Zuzendaritza