Kaixo, guraso hori:
Urriko azken astean eta azaroko asteetan, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek BERBARO Euskara elkarteak antolatutako 37. HAUR LITERATURA ARETOAN hartu dute parte:
- HH 4 eta 5 urtekoek ipuin musikatua eta erakusketa girotuaz gozatzeko aukera izan dute.
- LH1 eta 2koek ipuin kontaketa eta erakusketa girotuaz gozatzeko aukera izan dute.
- LH 3 eta 4. mailakoek erakusketa girotua eta antzerkiaz gozatu dute.
- LH 5 eta 6. mailakoek aldiz, sormen tailerra eta Liburu Erraldoia izan dute.
Gainera, argitalpen berrien eta liburu gomendagarrien irakur-gida jasoko dute ikasleek.
Ekintza hauen kostua ikasleko 5,72€koa da eta abenduko kuotarekin batera pasatuko dugu.
Beste barik agurtzen zaituztegu.





