HH 4- LH2ra: Pilotan izena ematea

Norentzat: HH4tik LH2ra Noiz: astearteetan 17’00-18’00 Non: Ikastolako frontoian Prezioa: 5€ hilean Arduraduna: Txaber Zabala Hasiera eguna: urriak 6 IZENA EMATEKO BETE  GALDETEGI HAU

Lehen Hezkuntza: Covid-19 bilera telematikoa

Covid-19a dela-eta ikastolan hartutako osasun segurtasun eta higiene eta antolakuntza mailako neurriak azaltzeko bilera telematikoa izango da datorren astean. LEHEN HEZKUNTZA Irailak 29, asteartea – Euskarazko bilera: 17:30tan– Gaztelerazko bilera 18:30tan Bete galdetegia astelehena baino lehen eta bertan adierazitako epostan jasoko duzu, batzar egunean bertan, batzarrera lotzeko helbidea. Bileraren eduki eta egitura etapa guztietan berdina Read more about Lehen Hezkuntza: Covid-19 bilera telematikoa[…]

Unai Zamalloa: “Urriaren 5ean ekingo diegu Eskola Kiroleko entrenamenduei”

Unai Zamalloa Kurutziagako Kirol Jardueren Koordinatzailea da. Joan den martxoaren 12az geroztik Eskola Kirola programa etenda egon da Covid-19aren eraginez, pandemiaren beste albo-kalte bat gehiago. Aste honetan pozago dago. Asteaon jakinarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak datorren astelehenetik aurrera (irailak 28) Eskola Kirola berriz ere martxan jarri daitekeela. Aspalditik egongo zinen berri horren zain, ezta? Guztiok Read more about Unai Zamalloa: “Urriaren 5ean ekingo diegu Eskola Kiroleko entrenamenduei”[…]

Kurutziagako Covid-19 taldea, eta datorren asteko bileren ordutegiak

Aurreko astelehenean Kurutziagako Covid-19 taldea batu zen eta bertan ikastolako hainbat ordezkarik hartu zuten parte: Osasun arloan lan egiten duten Artezkaritzako hiru kide.  Ikastolako langileen hiru ordezkari. Zuzendaritzako bi ordezkari. Osasun arloan lan egiten duen kide bat aholkulari legez. Taldearen helburuak: Ikastolak abian duen segurtasun protokoloari jarraipena egin eta erabakiak hartzea. Osasun segurtasuna eta higiene Read more about Kurutziagako Covid-19 taldea, eta datorren asteko bileren ordutegiak[…]

LH 1 eta 2. maila: oharrak

Familia agurgarriak, Urtero legez, ikasturtea hastearekin batera, zuen seme-alabek gelara ekarri beharreko materiala gogoratu arazi nahi dizuegu: Ura edan ahal izateko kantinplora edo erabilera anitzeko plastikozko boteila (Beirazkorik ezin da ekarri). Plastika orduetarako eta jantokirako amantala (bakarra). Gelan eroso egoteko zapatila erosoak (Etxeko zapatilak edo antzekoak). Aldatzeko arropa eta oinetakoak (Motxilan baino, telazko boltsa batean) Read more about LH 1 eta 2. maila: oharrak[…]

Telefono luzapen zenbaki berriak

Kaixo, familia: Ikastolako telefono sarean egindako aldaketa batzuk direla eta, aurrerantzen erabili beharreko luzapen zenbakiak hauek direla jakinarazten dizuegu: LUZAPENAK 2101 IDAZKARITZA 2203 HH 0/1 URTE 2204 HH 2 URTE 2404 HH TUTORITZA 2201 LH TUTORITZA 2403 DBH-1  TUTORITZA 2502 DBH-2 TUTORITZA 2302 HH/LH AHOLKULARIA 2501 DBH ORIENTATZAILEA 2106 GOIALDE  

LH6: Chromebooken banaketa

Kaixo familia, Datozen egunotan ikasleen artean Chromebookak banatzen hasiko gara. Dakizuenez, LH6 mailatik aurrera, ikasleek beraien gailu propioa izango dute, hau da, gailua jabetzan hartuko dute. Gailua, bost urtetan ordainduko da, hileko 8,29€ko kuotarekin. Gailuak 5 urteko bermea izango du. Estaldura hauen baldintzak kontratuan daude jasota. Kontratuan, gailuaren erabilera egokiaren inguruko baldintzak zehazten dira. Ikasleek, Read more about LH6: Chromebooken banaketa[…]

Hileko kuoten kobrantza

Kaixo, familia: Ohar honen bitartez jakinarazten dizuegu iraileko faktura hilaren 21ean izango duzuela ikusgai Alexia plataforman. Gainontzeko hilabeteetan hileko 10 eta 15a bitartean sortuko da faktura eta Alexian ikusgai dagoela jakinaraziko dizuegu. Jakinarazpena jaso eta bi egunetara bankuan kargua jasoko duzue.

COVID-19: protokolo jardueraren laburpena

Kaixo, familia: Idatzi honekin batera ikastolan landu dugun COVID-19 jarduera protokoloaren laburpena doakizue. Protokolo horretan ikastolan hartu ditugun neurriak jaso ditugu modu eskematiko batean. Neurriok eta jarraibideok ezagutzea eta betezea benetan garrantzitsua da ikastolaren funtzionamendu egokirako. Besteak beste, COVID-19aren balizko sintomak edo harekin edo kontakturik izanez gero, zelan jokatu beharko den azaltzen da protokoloan, eta Read more about COVID-19: protokolo jardueraren laburpena[…]