Kaixo, familiak:
Ikasturteko kontuak errazago jarraitu ditzazuen, Inika plataformako Dokumentuak atala eguneratu dugu. Hemendik aurrera, bertan aurkituko duzue hurrengo informazio guztia:
- Ikastolako egutegia.
- Jantokiko menua: Hilero igoko dugu bertara menua.
- Partiden ordutegiak: Astero eguneratuko dugu asteburuko kirol partiden informazio guztia.
- Eguerdietan irtetzeko baimena: Bertatik bete eta kudeatu ahal izango duzue baimen hau, beharrezkoa denean.
Sartu Inikako Dokumentuak atalean eta eman begiratu bat dena eskura izateko.





