[ARGAZKI GALERIA] LH5: Haur Literatur Aretoaren programaren baitako sormen tailerrean

Zer beste gauza izan zitekeen teniseko pilotak gordetzeko pote bat? Nolakoak izan daitezke datorren urteko Durangoko jaiak? Zer ekintza proposatuko genituzke jaietarako? Zer izen jarriko genieke jaiei? Zein kantu eta dantza asmatuko genieke? Irudimena martxan eta dantzan jarri zuten LH 5. mailako ikasleek asteazkenean Peru Magdalenarekin museoan egin zuten sormen tailerrean. Ideia zoroak eta dibertigarriak atera ziren!