Mezu honen bidez helarazi nahi dizuegu Durangoko Udaleko Euskara Sailak maiatzerako prestatu duen egitasmoa: maiatzeko astelehenetan, guraso euskaldun zein erdaldunei zuzendutako tailer eta hitzaldi zikloa antolatu dute. Saio horien helburua da familian euskararen erabilera sustatzeko baliabideak eta ideiak partekatzea, baita gurasoen arteko esperientziak trukatzeko gune atsegin bat eskaintzea ere.
Parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik ezagutza berezirik izatea; interesa eta parte hartzeko gogoa besterik ez. Saio praktikoak eta hurbilak izango dira, egunerokoan erabilgarriak izan daitezkeen tresnak eskainiz.
NOIZ: maiatzeko astelehenetan
NON: Durangoko Udal Euskaltegian
ORDUA: 17:30 – 19:30
Izen ematea kartelean agertzen den QR kodea eskaneatuta edo hurrengo estekan egin dezakezue: https://my.liberaforms.org/ gurasoentzako-euskara- tailerrak






