Plan Estrategikoa: barne antolaketa eta lantaldea

Ekaineko Batzar Nagusian aurkeztuko den Plan estrategikoaren azalpenekin jarraitzen dugu, eta aste honetan, Urko Rodriguezek (Zuzendari Gerentea), Gotzone Duñabeitiak (Zuzendari Pedagogikoa) eta Jon Elorrietak (Kurutziagako Presidentea) emango digute hirugarren erronkaren berri. “Lantalde gaitua, konprometitua eta aintzatetsia etapen arteko lankidetza, koordinazioa eta kohesioa sustatuz” Lantalde gaitua, konprometitua eta aintzatetsia… Hasi gaitezen hortik. Etorkizunerako helburu bat izateaz Read more about Plan Estrategikoa: barne antolaketa eta lantaldea[…]

DBH2: Hirubixotz antzezlanaz

Joan den barikuan estreinatu zuten Kurutziaga Antzerki Taldeko kideek Hirubixotz antzezlana arrakasta itzelarekin. Zapatuan ere eskaini zuten publiko orokorarrentzat eta, asteon, beste eskoletako ikasleei ere eskaini diete. Datorren asteko buletinean joango da argazki bilduma dotore bat, baina hona hemen testigantza grafiko txiki bat.  

LH6: bizkaiko eskolarteko bertso idatzien txapelketa eta finala maiatzaren 25ean Abadiñon

Joan den barikuan (maitzak 17) Bizkaiko Eskolarteko bertso idatzien lehenengo fasea osatu zuten Kurutziaga Ikastolako LH6ko bertsolaritzako ikasleek. Zapatu honetan, maiatzak 25, Abadiñon ospatuko da bai bertso idaztien finala, eta baita bat-bateko bertsoena ere. Bertso idatzien atalean Kurutziagako ondorengo ikasleak izango dira Abadiñoko finalean: Nerea Arriaga, Ander Rojo, Eneko Larrondo, Lorea Madarieta, Olatz Lasarguren, Liher Read more about LH6: bizkaiko eskolarteko bertso idatzien txapelketa eta finala maiatzaren 25ean Abadiñon[…]

KURUTZIAGA IKASTOLA KOOP. ELK: EZ-OHIKO BATZAR NAGUSIRA DEIA (aldibereko itzulpena egongo da)

KURUTZIAGA IKASTOLA KOOP. ELK: EZ-OHIKO BATZAR NAGUSIRA DEIA   Gutun honekin batera jakinarazten dizuegu Kurutziaga Ikastolako Artezkaritza batzordeak 2019ko maiatzaren 15ean gauzatu zen bileran  hartutako erabakia jarraituz,   KURUTZIAGA IKASTOLA KOOP. erakundeak EZOHIKO BATZAR NAGUSIrako bilera-deia egiten duela. Batzarra ekainaren 12an, asteazkena, egingo da arratsaldeko 18:30ean lehen deialdian eta  19:00etan bigarren deialdian, Ikastolako Haur Hezkuntzako eraikinean. Read more about KURUTZIAGA IKASTOLA KOOP. ELK: EZ-OHIKO BATZAR NAGUSIRA DEIA (aldibereko itzulpena egongo da)[…]

Maiatzak 17: LGTBIQ+fobiaren aurkako nazioarteko eguna (ikasleak koloredun kamisetekin)

Maiatzak 17: LGTBIQ+fobiaren aurkako nazioarteko eguna (ikasleak koloredun kamisetekin)   Kaixo, familia: Ostiral honetan, maiatzaren 17an, LGTBIQ+fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko da, urtero bezala, eta ikastolan ere ospatuko dugu ikasle guztiekin batera egingo dugun ekintza kolektibo baten bidez. Guztion artean giza-ostadar bat osatuko  dugu eta, horretarako, ikasleek kolore desberdinetako kamiseta edota jertsea ekarri behar dute: Read more about Maiatzak 17: LGTBIQ+fobiaren aurkako nazioarteko eguna (ikasleak koloredun kamisetekin)[…]

Rio de Oro: arropa bilketa Kurutziagan

Rio de Oro: arropa bilketa Kurutziagan Kaixo, familia: Aurten ere Rio de Oro elkartearekin batera erropa bilketa kanpaina egingo dugu Saharako herriari laguntzeko ikastolan. Idazkaritzako sarreran kutxa bat jarriko dugu bertan nahi diren poltsak uzteko. Erropa bilketa maiatzaren 20tik maiatzaren 30era egingo dugu. Bilketa honetan janzteko beharrezkoak diren erropak jasoko ditugu (4 eta 11 urteko Read more about Rio de Oro: arropa bilketa Kurutziagan[…]

Lehiaketa: Ikastolako Euskararen Ginkanaren bigarren edizioa (2. galdera)

Lehiaketa: Ikastolako Euskararen Ginkanaren bigarren edizioa (2. galdera)   Aupa ginkana kideok, hasi gara martxan. Aurreko asteko erantzuna BORTZIRIAK zen eta bost hiriak: BERA, LESAKA, ETXALAR, IGANTZI eta ARANTZA Guztira 21 lagunek eman duzue erantzun zuzena, animo besteok ere!   Hemen doa bigarrena: Parekidetasunaren aldekoa eta euskararen aldekoa, gure herri honek barneratuta dituen bi borroka, Read more about Lehiaketa: Ikastolako Euskararen Ginkanaren bigarren edizioa (2. galdera)[…]

Gotzone Duñabeitia, Zuzendari Pedagogikoa, Plan Estrategikoaz

Ikasturtea beteko du Gotzone Duñabeitia Kintanak Kurutziagako Zuzendari Pedagogiko karguan. Plan Estrategikoa lantzen aritu den Proiektu Taldeko kidea izan da. Plan horrek biltzen duen bigarren erronka pedagogia alorrari dagokionez, berea da nondik norako nagusiak azaltzeko ardura. “Praktika erreflexiboan oinarritzen den hobekuntza eta berrikuntza pedagogikoa sustatzea”. Zer dago esaldi horren atzean? Esaldi horren atzean dago irakaslegoaren Read more about Gotzone Duñabeitia, Zuzendari Pedagogikoa, Plan Estrategikoaz[…]

DBH2 antzerkia: “Hirubixotz” obraren azkeneko entseguak

Gaur goizean (osteguna) San Agustin Kulturgunean izan gara DBH2ko ikasleen antzerki obraren entseguan. Bihar izango da estrainaldia eta igartzen zen airean urduritasuna, egun ederren bezperetako giroa. Emanaldiak bihar, maiatzak 17 eta, zapatuan, maiatzak 18 izango dira San Agustin Kulturgunean bertan. Ez daukagu zalantzarik antzezlana bikain aterako dela eta urte guztian zehar eginiko lanak merezi izango Read more about DBH2 antzerkia: “Hirubixotz” obraren azkeneko entseguak[…]