Hezkidetza Taldea: emakumeen nazioarteko egunaz

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna Kurutziaga Ikastolako familiok: Dakizuen bezala, bihar, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Ikastolan gai honen inguruko lanketa egiten ari gara maila guztietan, hainbat eratan. Egun honetarako greba feminista deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak, eta sindikatu nagusiek bat egin dute deialdiarekin. Horregatik, ikastolan emakumezko irakasle gehienok greba egingo dugu. Read more about Hezkidetza Taldea: emakumeen nazioarteko egunaz[…]

Elkarmaker LH3 eta DBH3: prototipoak eraikitzen hasi dira

Ikastolako aldizkarian aurreratu genizuen bezala, Kurutziaga Ikastola Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Ikastolen Elkarteak bultzatutako Elkarmaker ekimenean parte hartu du. Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek hasi zuten proiektua beren ametsetako ideiak marrazten. Jarraian, DBHko 3. mailako ikasleak ideia horietan oinarrituta, maketak eraiki eta besteekin emaitzak elkarbanatu zituzten. Orain, Diseinu Industrialeko ikasleen txanda iritsi da, eta Read more about Elkarmaker LH3 eta DBH3: prototipoak eraikitzen hasi dira[…]

JUUL kanpaina 2019

JUUL 2019  Apirilak 2   Zer da JUUL Kanpaina Euskal Herriko ikastoletako haurren irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, Nafarroako Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen liburu eta ilustratzaileen hauteskunde literarioei deitzen zaie JUUL. Dena den, JUUL kanpaina, ikastola bakoitzak garatzen duen irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko programaren barruan, azken ekintzetariko bat da. Kanpainaren helburuak Ikasleek gustukoen dituzten euskarazko liburuak aukeratzea. Read more about JUUL kanpaina 2019[…]

Eskola kirolean mendiko eskaintza sustatu gurako genuke

Gorka Zamalloa Kurutziagako gurasoa da eta aurten sartu da bertako Kirol Batzordean. Mendizalea da eta gurako luke mendiko ekintzei beste presentzia bat ematea Kurutziaga ikastolaren kirol eskaintzaren barruan. Lehenengo eta behin, argitu dezagun datorren domekarako prestatu zen mendi irteera atzeratu egin dela, ezta? Bai. Ez genuen datarekin asmatu eta martxora atzeratzea erabaki dugu. Badakigu ikastolako Read more about Eskola kirolean mendiko eskaintza sustatu gurako genuke[…]

DBH Euskara Taldea: Euskaren ginkana (arnasguneak)

Aupa Kurutziagakide: Aurreko astean bidalitako mezuan eskatu genizuen guk egindako bideoa ikustea eta zabaltzea, erantzuna bikaina izanda, 8 ordutan 900 ikustaldi izan genituen, eskerrik asko. Euskararen ginkanarekin jarraitzen dugu eta 4. proban arnasguneen inguruko ekintza bat burutu eta grabatu behar izan dugu. Batzuk ikusiko zenuten asteartean horretan ibili ginela. Hemen daukazue sortu dugun bideoa ginkanaren Read more about DBH Euskara Taldea: Euskaren ginkana (arnasguneak)[…]

“Selfieak”, autoestimuaren itsu gidari

Hik Hasi ataritik hartu dugu Aingeru Oiartzabal psikologoari egindako elkarrizketa hau. Nerabeak identitatearen eraikuntza betean harrapatzen ditu ‘selfie’-n erabilerak. Aingeru Oiartzabal psikologoaren hitzetan, identitatearen eraikuntza horretan gakoa da autoestimua: “‘Selfie’-ak gehiegi erabiltzeak norbere autoestimua kanpoko input-en bitartez bakarrik betetzeko ahalegina adieraz dezake. Era desegokian eraikitzen ari den autoestimuaz ariko ginateke horrelako kasuetan”. Albiste osoa irakurtzeko Read more about “Selfieak”, autoestimuaren itsu gidari[…]

DBH: Inauteriak

DBH: Inauteriak Aurten martxoaren 1ean ospatuko dugu inauteri eguna ikastolan (HH eta LHko ikasleek jaialdia ospatuko dute). DBHko ikasleek ohiko jarduna izango dute baina eguerdian 14:30ean bukatu beharrean 13:00etan bukatuko dute. Ikasleek, hala nahi badute, mozorrotuta etortzeko aukera daukate. GOGORATU: martxoaren 4an eta 5ean ikastolan jai izango da 3 urtetik aurrerako guztientzat.

DBHko Euskara Taldea Euskararen Ginkanan: ikusi bideoa!

Aupa ikastolakide! DBHko Euskara taldekook Euskal Herriko Euskararen Ginkanan parte hartzen ari gara eta 3. froga egin dugu oraingoan. Froga honetan, euskaraldiarekin lotutako 5 elkarrizketa egin, hauek batu, eta bideo bat zabaldu behar genuen. Froga ondo egiteaz gain, ikustaldi gehien duen bideoak 2 puntu gehigarri izango ditu. Mesedez, ikusi eta zabaldu Bihar goizerarteko epea dago. Aio!