Jantokia: langile baten beharra

Kaixo, familia: Idatzi honekin batera jakinarazten dizugu Ikastolako jantokian, bazkaltiar kopuruaren igoera dela eta, jantokiaren kudeaketa daraman enpresak officerako langile baten beharra izango duela Bere zereginak ondoren zehazten dira: 12:30-13:10 inguru: officeko lanak, bandejak garbitu… 13:10-14:30: jantoki nagusian lagundu (pitxerrak bete, erratzez garbitu, ikasleei lagundu…) Ikastolako gurasoentzako zabaltzen dugun deia eta lanpostu honetarako aintzakotzat hartuko Read more about Jantokia: langile baten beharra[…]

Familia eta langileen hezkidetza taldearen bilera

Familia eta langileen hezkidetza taldearen bilerarako deia   Kaixo, Ikastolako familia eta langileak: Ohar honen bitartez datorren astean egingo dugun  bilerarako gonbitea luzatu nahi dizuegu. Bilera honetan, besteak beste, inauterien gaia aztertzea da gure asmoa. Bilera eguna: urtarrilak 23, asteartea Ordutegia: 17:30etik 18:30era Tokia: LH 6. mailako B gela (2. solairua) Denon artean, ikastola komunitatean Read more about Familia eta langileen hezkidetza taldearen bilera[…]

Bihar zabalduko da kanpo espazioa

Luze jo dute lanek baina bihar zabalduko da kanpo espazioa. Azkeneko egunetan irakasle, ikasle eta langileak eremua ezagutzen eta araudi bat adosten ibili dira (araudia beherago eta baita oharren bidalketan ere). Orain gozatu eta zaintzeko sasoia da. ORDUTEGIA ETA ARAUDIA Ordutegia Kurutziaga ikastolak kanpo espazioaren lurren lagatzea eskuratu du Durangoko Udaletik, horren truke jolas leku Read more about Bihar zabalduko da kanpo espazioa[…]

Batzar Nagusia

Atzo (urtarrilak 17) egin zen, azkenik, abenduan quorum faltagatik bertan behara geratu zen Batzar Nagusia. Abendukoan ez bezala, atzokoan kooperatibako bazkideen asistentzia altua izan zen. 125 bazkide bertaratu ziren 164 bazkideren ordezkaritza delegatuarekin. Batzar Nagusiak honako gaiei eman zien onarpena: – 2016/2017 ikasturteko kontuei, eta hauen emaitzen banaketari. – 2017-2018 kudeaketa planari eta beroni dagokion Read more about Batzar Nagusia[…]

Datorren astean bukatuko dira kanpo espazioko eta HHko eraikin berriaren lanak

Urko Rodriguez . Kurutziaga Ikastolako zuzendaria. Atzera-aurrera handiko egunak dira Gabonetako oporren itzulerakoak ikastolan. Zeresanik ez, ikastolaren egunerokoa asko baldintzatu duten bi obrak amaitzear dauden honetan. KANPO ESPAZIOKO LANAK Zein da jolasgune berriaren egoera momentuotan? Xehetasunen batzuk gora-behera lanak amaituta daude. Gure asmoa da datorren astean zehar hesiak kendu eta eremua zabaltzea. Edozelan ere, ez Read more about Datorren astean bukatuko dira kanpo espazioko eta HHko eraikin berriaren lanak[…]

Ikus-entzunezko hezkuntza: lehenengo lanak ikusgai

Aurten Plastikazko, ikusizko eta ikus-entzunezko hezkuntza ikasgaia eskaini da estreinekoz ikastolan, DBH4. mailan hain zuzen ere. Ikasleak konpetentzietan hezten ari garen honetan, ikastolaren egunerokoan zein modu puntualean sortzen diren testuinguruak baliatzea funtsezkoa da. Hala izanik, ikus-entzunezko hezkuntza ikasgaiak lehen proiektuak gauzatzeko urriaren 31n gure ikastolara Nasa herriko indigenek Garabideren eskutik egindako bisita hartu dute ardatz. Read more about Ikus-entzunezko hezkuntza: lehenengo lanak ikusgai[…]

Ohiko Batzar Nagusirako deialdia

Kurutziaga Ikastola Koop. Elkartearen Ohiko Batzar Nagusirako Deialdia   Kurutziaga Ikastolako Artezkaritza Batzordeak OHIKO BATZAR NAGUSIko deialdia egiten du, 2018ko urtarrilaren 17an, asteazkena, 18:30ean lehen deialdian eta 19:00etan bigarrenean. GAI ZERRENDA: Akta onartzeko bi bazkide izendatzea, hala balegokio, akta sinatzeko. 2016-2017 ikasturteko memoria, kudeaketaren azterketa eta urteko kontuen onespena, hala balegokio. 2017-2018 ikasturteko Kudeaketa Planaren Read more about Ohiko Batzar Nagusirako deialdia[…]

LH 6 – DBH: Eski irteera

ESKI IRTEERA Kaixo, guraso hori: Aurtengo eski irteerako informazioa bidaltzen dizugu: Noiz? Urtarrilak 27-28. Asteburuko Eski irteera. Nora? VALDEZCARAYra Norentzat? LH 6. maila eta DBHko ikasle guztiei zuzenduta. Irteera: 27 goizaldean. Itzulera: 28 gauean Prezioa: 170 € eskia eta 192€ snowa. Dena barne: Autobusa, asteburu osoko forfaita, pistetako asegurua, aterpetxean gaua, afaria, gosaria eta bazkaria Read more about LH 6 – DBH: Eski irteera[…]

Batzar Nagusia bertan behera geratu zen

Batzar Nagusia bertan behera geratu zen Kaixo, familia: Ohar honen bidez jakinarazten dizuegu 2017ko abenduaren 20an  Kurutziaga Ikastolako Ohiko Batzar Nagusia bertan behera utzi behar izan genuela quorum faltagatik. Ikastola osotzen dugun 680 familien ehuneko hamarreko gutxieneko parte hartzea legeak ezarritako baldintza da (68 lagun) eta ez genuen kopuru hori batzerik lortu, zoritxarrez. Datozen orduotan Artezkaritzaren Read more about Batzar Nagusia bertan behera geratu zen[…]