JUUL hauteskundeen emaitzak

Kaixo, familia:

Martxotik ibili gara JUUL kanpainan murgildurik ikastolan eta ikasleek asko gozatu dituzte irakurri dituzten testu eta ilustrazioak. 

Apirilaren 23an, osteguna, liburu eta ilustratzaile gogokoenak aukeratzeko bozkatu zuten HH3tik hasi eta DBH4ra arteko ikasleek. HH eta LHko ikasleek paperezko botoa eman zuten eta DBHkoek boto elektronikoa. LH6ko ikasleak izan ziren hauteskunde-mahaia osatu zutenak eta gero botoak zenbatzeaz arduratu zirenak. Bozkatzera urduri etorri ziren ikasle batzuk, baina dena ondo joan zen eta dagoeneko baditugu Kurutziaga Ikastolako bozketaren emaitzak.

JUUL kanpaina amaitu da baina zorionez irakurtzen jarraituko dugu. Jarrai dezagun literaturaren gozamenarekin! Goza dezagun euskal literaturagaz!