Rakel Gamito (#Izandig): “Ezin dugu beste aldera begiratu. Gazteak testuinguru digitalaren parte dira”

Rakel Gamito Gomez da Euskal Herriko Ikastolek bultzatutako #Izandig proiektuko aditua eta irakaslea. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) ikasgaia ematen du Lehen Hezkuntzako graduan, EHUren Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Berak gidatuko du datorren astelehenean Kurutziagan izango den saioa. Zeri deitzen diogu segurtasun digitala? Segurtasun digitalak, teknikoki, gailu digitalen babesari erreferentzia egiten badio ere, #Izandig proiektuan Read more about Rakel Gamito (#Izandig): “Ezin dugu beste aldera begiratu. Gazteak testuinguru digitalaren parte dira”[…]

IZANDIG: Segurtasun digitalari buruzko saioa familiei zuzenduta

Datorren otsailaren 10ean, astelehena, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era izango da segurtasun digitalari buruzko saioa. Etapa guztietako gurasoentzako izango da. IZANDIG ikastolen elkartean jaiotako proiektua dugu, eta familez gain, LH-ko irakasle taldeak eta LH5 eta LH6ko ikasleek ere saio bana jasoko dute. Gaur egun horrenbeste arduratzen gaituen Segurtasun Digitalaren inguruko lanketa egingo dugu zuen seme-alabekin eta horren Read more about IZANDIG: Segurtasun digitalari buruzko saioa familiei zuzenduta[…]

Urtarrilak 30: Greba

Kaixo guraso, Honen bidez, jakinarazten dizuegu datorren urtarrilaren 30erako, osteguna, Sindikatu nagusiek egun osoko greba deialdia luzatu dutela. Deialdiari erantzunez, Ikastola honetako Langileen Asanbladaren gehiengoak greba egitea erabaki du. Hau dela eta,  Ikastolako zuzendaritzak ezin izango du bermatu ikasleen zaintzarik. Horretaz gain ez dira zerbitzuak eskainiko, hau da, ez da jantokirik eskainiko, ez da zaintzarik Read more about Urtarrilak 30: Greba[…]

Santa Ageda bezpera

Kaixo Familia, Datorren asteartean, otsailaren 4an, Santa Ageda eguna ospatuko dugu. Aurten LH4an dauden familiak izango dira antolatzaileak, gogoan izan. Programari dagokionez, ekintza eta entseguak honela antolatuko dira:   Asteartea, otsailak 4 16:15etan HH 3, 4 eta 5 urtekoek eta LH 1 eta 2. mailakoek koplak abestuko dituzte ikastolako frontoian. 16:30tan txokolatea eta bizkotxoak banatuko Read more about Santa Ageda bezpera[…]

DBH: eskalada ikastaroa

Kaixo, familia: Ikastolako Kirol batzordetik DBHko ikasleentzako hurrengo kirol eskaintza zabaldu da: Eskalada ikastaroa Tokia: Landako kiroldegiko rokodromoan. Iraupena: 4 aste Eguna: astearte eta ostegunero 17:00etatik 18:00etara (hasi otsailaren 4an eta bukatu 27an) Materiala: katu-oinak (norberak bereak) Prezioa: rokodromora joateko otsaileko kuota ordaindu beharko dute, 4,80€ Durangon bizi direnak eta 10,40€ ez direnak bizi (Landakon Read more about DBH: eskalada ikastaroa[…]

Santa Ageda: entsegua

Kaixo, familia hori: Guraso ordezkarien bitartez, aurten, LH4 mailakoek antolatuko dugu Santa Ageda eguna. Antolaketa hauetan ikastola guztia dago gonbidatuta abestera irtetzeko kalez-kale. Ahotsak ondo prestatzeko datorren asteartean, urtarrilaren 28an,  entsegu bat egingo dugu 17:00etan goiko jolastokian (frontoiaren aurrean). Etor zaitezte abestera! LH4ko ordezkariak

Mari Luz Guenaga: “Zergatik ez dugu gurasoon artean adosten noiz emango dizkiegun mugikorrak gure gaztetxoei?”

Deustuko unibertsitateko ingeniaritza fakultateko irakaslea da Mari Luz Guenaga ikastolako gurasoa. Bere jardunaren barruan hezkuntza eta teknologia aztertzen dituen ikerketa talde bateko arduraduna ere bada. Ikerketa talde horren aztergai zuzena ez bada ere, gaztetxoak eta gailu mugikorrak eta hauen erabileraz hausnartu du eta bere gogoetak hainbat ikastetxetan partekatu izan ditu. Guraso askok dugu mugikorraren erabileraren Read more about Mari Luz Guenaga: “Zergatik ez dugu gurasoon artean adosten noiz emango dizkiegun mugikorrak gure gaztetxoei?”[…]