Kurutziagako jaialdia, ekainaren 12an

Kaixo, familia:

Datorren ekainaren 12an, ostiralean, ikasturte amaierako jaialdia ospatuko dugu ikastolan.

Hasteko, ikasleek prestatutako ikuskizunekin gozatu ahal izango dugu 17:30ean harmailetan. Aurtengoan, marrazki bizidunak izango ditugu gai bezala gure jaialdian.

17:00etan ikasleek geletan egon beharko dute ikuskizunerako beharrezkoak dituzten jantziekin.

17:30ean ikuskizunari hasiera emango diogu.

Ikasleek (HH-LH) beraien mailakide eta irakasleekin ikusiko dute ikuskizuna, eta hau amaitzean, familiek jaso ahal izango dituzte, bakoitzak bere txandan. Txandak mikrofonoaren bidez adieraziko dira eta ikasleak ondoko lekuetan jaso beharko dira:

-HH: harmailetan bertan, umeak eserita egon diren tokian.

-LH 1, 2, 3 eta 4: harmailetan bertan, umeak eserita egon diren tokian.

Oharra: ikasleren batek ikuskizuna amaitu orduko joan beharko balu, mesedez, aldez aurretik jakinaren gainean jarri tutorea (ohar edo email bidez).