DBH: bihar, ekainak 12, 13:00ak arte

Kaixo, familia hori:

Kontutan izan bihar, ekainaren 12an, DBHko ikasleek ohiko jarduna izango dutela baina eguerdian 14:45ean bukatu beharrean 13:00etan bukatuko dutela.
Hau dela eta, jantoki zerbitzua 13:30etan eskainiko zaie.

Egun horretan zuen seme/alabak ekaineko jantokiko jarduna aldatuko badu, egoera hau jakinarazteko “Jantokiko gora-beheren galdetegia” bete beharko duzue.

DBH: jantokiko gora-beheren galdetegia

Gogoratu, halaber, DBH2 eta 3ko ikasleentzat ikasturteko azkeneko eguna ekainaren 18a izango dela, goizeko jardun arruntean.

DBH 1eko ikasleentzat,  ekainaren 17a izango da azken klase eguna: 13:00ean bukatuko dute eta 14:30ean jantokian bazkaltzeko aukera izango dute.

DBH 4koen azken eguna ekainaren 12a izango da, ondo pasa ikasbidaian!