Kurutziagan hiru urte bete ditugu Jantoki Eko-Arduratsua ziurtagiria lortzen. Bureau Veritasen ziurtagiria lortzeko Ausolan bidelagun izan dugu. Aurten ere maila aurreratuari eutsi diogu, eta, gainera, gure balorazioa hiru puntu hobetu dugu aurreko urtearekin alderatuta, ebaluatutako ataletako batean ere puntuaziorik galdu gabe. Nola sendotu dugu lorpen hau? Jantokiko eguneroko kudeaketaren bidez:
• Erosketa arduratsua eta erreala: Neurketa sistema optimizatu dugu, sukaldearen errealitatera askoz hobeto egokitzen den adierazle baten bidez produktu jasangarrien erreferentziak kalkulatuz.
• Eraginkortasun energetikoa: Ikastetxean galdara berri bat instalatzeak energia kontsumoa nabarmen murriztea ekarri du.
• Elikagaien xahuketaren aurkako plan propioa: Elikagaien galeraren eta xahuketaren prebentziorako Legea indarrean sartu ondoren, plan espezifiko bat diseinatu dugu. Produkzio-prozesuaren eta zerbitzuaren fase guztiak aztertu ditugu, kontrol puntu kritikoak identifikatu eta ezartzeko. Soberakinak neurtzea ez zen berria guretzat, baina neurri horiek plan honetan modu formalean jasotzeak aitortza gehigarria ekarri digu.
Aurrerantzean ere lanean jarraituko dugu mailari eutsi eta helburu berriak lortzeko.





