Kurutziagako Lukene Berasaluze Gorritxategik eta Garazi Elortza Mendiburuk Euskarabenturan parte hartuko dute. Espedizioko parte hartzaileak Euskal Herriko zazpi lurraldeetatik eta diasporatik datozen 15-17 urte bitarteko 125 neska-mutil izango dira.
Euskarabenturan parte hartzeko gazteek hautaketa prozesu bat gainditu behar izaten dute eta, horretarako, proiektu pertsonal batez eta aurkezpen bideo batez osaturiko hautagaitza bidali behar izaten dute. Lukenek abesti bat aurkeztu zuen eta Garazik idatzizko lan bat. Zorionak eta ondo pasa abentura honetan!





