‘Gure haurrak ere badira’ dinamikaren kamisetak

Pasa den urrian abiatu zen Gure haurrak ere badira ekimenak oihartzun handia izan du Euskal Herrian, eta orain azken bultzada bat eman nahi diote sustatzaileek: oraindik eskuragarri dauden kamisetak agortuz, elkartasun ekarpena handitzen jarraitzea.

Hona hemen ‘Gure haurrak ere badira’ dinamikaren mezua:

Kaixo lagunak!
Pasa den urrian hasitako dinamikak Euskal Herriko hamaika ikastetxeetara heldu zen. Ehundaka elkarretaratze eta ekimenak izan genituen Euskal Herrian zehar eta Bilboko manifestazioa arrakastatsua izan zen oso. Dinamika horren barruan milaka kamiseta saldu genituen, benetan eskaera uholde bat izan zelarik. Salmenta horiei esker, 66.000 euro batu genituen eta dagoeneko Palestinan daude, UNRWA eta Paz con Dignidad elkarteei esker. Kamiseta horietako taila guztietako ale batzuk oraindik ditugu biltegian.

Erostera eta zuen inguruan eskaintzera animatu nahi zaituztegu. Azken esfortzu txiki batekin, denak agortu eta sosa pixka bat gehiago lortzeko. Zabaldu kartela eta mezua zure kuadrilako taldeetan, guraso elkarteen taldeetan, sindikatuan…

https://shop.serigrafia.eus/gurehaurrak/eu/ likan dute eskuragai! Elkartasunez, mila esker bihotz bihotzez. Gure haurrak ere badirelako, jarrai dezala elkartasun uholdeak! Genozidioa gelditu!