Eusfera: Arrate Gisasolaren berbaldia apirilaren 22an

Eusfera ekimenaren barruan Zer egin dezakegu gurasook gure haurren ingurunea euskalduntzeko? gaitzat hartuta, Arrate Gisasola adituak gai horren inguruko hitzaldia eskainiko du: gurasoen rolaren garrantzia eta gaitasuna, ahalduntzeko tresnak eta ohitura onak landuko ditu, besteak beste. Apirilaren 22an izango da, Arte eta Historia Museoan, 18:30ean.