Claudia Aperribai: “Jantokia ere bada hezkuntza gunea”

Claudia Aperribai Etxebarria (Durango 1989). Jantokiko koordinatzailea. Nutrizioa eta dietetikan diplomatua, Kurutziaga Ikastolako ikasle ohia da jantokiko kordinatzaile berria. Berea da, Mikel Atutxa sukaldariarekin batera, hileroko menuak diseinatzeko ardura. Joan den ikasturteko martxoan hasi zen ikastolan lanean eta koordinatzaile lanaz gainera, jantokiko begirale lanak ere egiten ditu bazkalorduan. “Argi ikusi dugu arauak eta funtzionamendua ikasgelan Read more about Claudia Aperribai: “Jantokia ere bada hezkuntza gunea”[…]

Hikhasi.eus: “Nerabezaroa galdera lotsagabeak egiteko aroa da”

Jaume Funes psikologo, hezitzaile eta kazetariari egindako elkarrizketa hau hikhasi.eus atarian aurkitu dugu. Interesgarria eta gomendagarria iruditu zaigunez, elkarrizketaren sarrera dakarkizuegu hona. Gehiago irakurtzeko behean aurkituko duzue webguneko lotura. JAUME FUNES: “Nerabezaroa galdera lotsagabeak egiteko aroa da, eta helduon ideologia zalantzan jartzekoa” Nerabea bizitza ahalik eta intentsitate handienarekin dastatu nahi duen pertsona da; nerabezaroa dibertsioarekin Read more about Hikhasi.eus: “Nerabezaroa galdera lotsagabeak egiteko aroa da”[…]

DBH: YoutubEskola

Durangoko udaleko euskara sailetik YoutubEskolak proiektuan parte hartzeko eskaintza luzatu digute tailerretako bat Durangon bertan izango delako. 13 eta 16 urte arteko ikasleei zuzenduta dago eta baliteke zuen seme-alabentzat interesgarria gertatzea. Kaixo: Mezu honen bidez, YoutubEskola ekimenaren berri eman gura dizuet zuen ikastetxean zabaldu dezazuen. Izen-ematea zabalik dago, www.youtubeskolak.eus webgunearen bidez egin behar da, irailaren 13tik 30era bitarte. 13 eta Read more about DBH: YoutubEskola[…]

Lan eskaintza: mantenuko langilea

Lan eskaintza: mantenuko langilea Kaixo, familia: Honako honen bidez jakinarazten dizugu Mantenuko langile baten lanpostua premia duela ikastolak lanaldi partzialean, aldi baterako. Bete beharreko baldintzak: • Mantenuko laneko ezagutza ezberdinak edota FP1, FP2 titulazioa arlo ezberdinetan. • Euskara • Baloratuko da: ezagutzak elektrizitate, iturgintzan edota igeltserotzan. Lanpostu hau interesatzen bazaizue edo/eta hautagairen bat ezagutzen baduzue, Read more about Lan eskaintza: mantenuko langilea[…]

Kirolak: entrenamenduen hasiera, ordutegiak eta batzarrak

Kirolak: entrenamenduen hasiera, ordutegiak eta batzarrak   Multikirola LH 2: Hasiera eguna: irailak 17, asteartea, 16:45ean gimnasioan. Batzarra: irailak 17, asteartea, 17:00etan Batzar Gelan.   Multikirola LH 3: Hasiera eguna: irailak 17, asteartea, 16:45ean gimnasioan. Batzarra: irailak 17, asteartea, 17:00etan Batzar Gelan.   Kirola LH 4tik gorako mailak ( atletismoa, eskubaloia, futbola, multikirola eta saskibaloia) Hasiera Read more about Kirolak: entrenamenduen hasiera, ordutegiak eta batzarrak[…]

Ibilaldia 2020ko arropa salmenta

Ibilaldia 2020ko arropa salmenta Kaixo, familia: Mezu honen bidez jakinarazten dizuegu bihar arratsaldean, ostirala, irailak 20, Ibilaldia 2020ko arropa saltzeko postua egongo dela ikastolan. Dakizuen bezala, aurten Elorrioko Txintxirri ikastolak hartu du lekukoa Hel Horri! lelopean.

Hileko kuoten kobrantza

Hileko kuoten kobrantza Kaixo, familia: Ohar honen bitartez jakinarazten dizuegu iraileko faktura hilaren 20an izango duzuela ikusgai Alexia plataforman. Gainontzeko hilabeteetan hileko 10 eta 15a bitartean sortuko da faktura eta Alexian ikusgai dagoela jakinaraziko dizuegu. Jakinarazpena jaso eta bi egunetara bankuan kargua jasoko duzue.

DBH: ikasturte hasierako irteerak

Hasi da ikasturtea! Uda ostean harremanak sendotzeko txango baten bidez ikasturteari hasiera ematea ohitura bihurtu da jada. Astelehenean, DBH1ekoak Momoitioko San Juanen, DBH2koak Izurtzako presan, DBH3koak Muntsaratzen eta DBH4koak Laidan egon ginen. Giro ederrean joan zen eguna! DBH1 DBH2 DBH3 DBH4

2019-2020 ikasturte hasiera

Kaixo, familia: Honekin batera 2019-2020 ikasturte hasierarako kontutan hartu beharreko oharrak bidaltzen ditugu. Hasiera eguna: HH 0, 1 eta 2 urte: irailaren 5a. HH 3, 4 eta 5 urte: irailaren 6a. HH 3 urte: irailaren 13ra arte goizeko jarduna, jakinarazitako txandetan. HH 4 eta 5 urte: irailaren 13ra arte goizeko jarduna: 9:00-9:30/12:00 (jantoki zerbitzua irailaren 6tik aurrera Read more about 2019-2020 ikasturte hasiera[…]