Nafarroa Oinez 2019 Tuteran domeka honetan: Izan argi!

Domeka honetan ospatuko da Tuteran Nafarroako ikastolen Oinez 2019 jaia “Izan argi” lelopean. Tuterako Argia ikastolak antolatu du aurtengo edizioa eta baita ibilbide eta egitarau polita osatu ere. Durangon Sanfaustoak direla kontuan izanda, Tuterara hurbiltzeko modurik izango ez baduzue,  Argia ikastolari bere ekarpena egiteko modua hemen aurkituko duzue.

“Amets alokatuak” H. Cano eta I. Holgadoren komikia Ikastolen elkartearen eskutik

Euskal Herriko Ikastolek argitaratzen duten Xabiroi komiki aldizkarian atalka argitaratu ostean, album moduan aurkeztu dute Harkaitz Cano idazleak eta Iñaki Holgado marrazkilariak Amets alokatuak. Bi autoren artean osatzen duten laugarren albuma da (Piztia otzanak, Zebra efektua eta Museo Bilduma lanak argitaratu dituzte aurretik). Xabiroi komiki aldizkariak argitaratzen duen hamabigarren albuma da, izan ere, 2005ean Ikastolen Read more about “Amets alokatuak” H. Cano eta I. Holgadoren komikia Ikastolen elkartearen eskutik[…]

Saroa Bikandi: “Gure seme alabei irakurtzen jarraitu behar dugu”

Saroa Bikandi Lopez (Durango) Galtzagorri elkarteko kidea da Saroa. Haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko haur eta gazte literatura sustatzea eta ezagutaraztea da elkartearen asmoa eta zeregin horretan dihardu durangarrak. Ikasturte hasieran Lehen Hezkuntzako irakasleekin izan zen irakurzaletasuna sustatzeko formakuntza tailer bat ematen. Kurutziagako guraso ere bada. Zer da irakasleekin egindako tailerrotan lantzen duzuena? Read more about Saroa Bikandi: “Gure seme alabei irakurtzen jarraitu behar dugu”[…]

Bazkalosteko tartea martxan urriaren 15etik aurrera

BAZKALOSTE aisialdi une hezigarriaren oinarriak: Aisialdi esparru askea baina aldi berean adin tarte desberdinen partaidetza eta elkarbizitza positiboa ahalbideratzen duena, Adin tarte bakoitzak dituen interesetatik abiatuz jarduera proposamen anitzak, kooperatiboak eta inklusiboak eskaintzen dituena. BAZKAL OSTEKO TARTEKO ESKAINTZA HASIERA: Urriak 15 ZEIN EGUNETAN: ASTELEHENA, ASTEARTEA ETA OSTEGUNA ORDUTEGIA: 13:00-14:15 GUNEAK: HH HH harrera gunea eta Read more about Bazkalosteko tartea martxan urriaren 15etik aurrera[…]

DBH1: “Eraldatzen” programa Urtxintxa eskolarekin

Joan diren bi asteotan Urtxintxa eskolarekin “Eraldatzen” programa landu dugu. Azkenekoa hitzaldi bat. “Indarkeria sexistari zelan aurre egin”.  Helburua: ikasleak indarkeria sexistaren kontrako jarreraren inguruan sentsibilizatzea eta gaiaren inguruan oinarriak finkatzen hastea.

Guraso.eus: kontuz eskolako motxilaren pisuarekin!

Sarritan egin  izan dugun bezala, oraingoan ere Guraso.eus atarira jo dugu post interesgarri baten bila. Gaztetxoek eskolara daroatzaten motxilen pisuaz dihardute Julen Muruamendiaraz kiropraktiko bergararrarekin. Hemen artikulua: Kontuz eskolako motxilen pisuarekin! Irailak, uda bukaera dakarren bezala, eskoletako kurtso hasiera ere badakar, eta, hasiera horrekin, material guztiaren prestaketa. Liburuak, batetik; agenda, bestetik; koadernoak… Eta motxila? Hau Read more about Guraso.eus: kontuz eskolako motxilaren pisuarekin![…]

LH 6 eta DBH: Aparteko materialaren kobrantza

LH 6 eta DBH: Aparteko materialaren kobrantza   Kaixo, familia: 2019-2020 ikasturtean, LH 6 eta DBHko mailetako aparteko materiala hurrengo eran kobratuko da: LH 6: Urrian: EKI (Liburuak, fitxak eta arlo digitalen lizentziak) 56,07€ Azaroan: EKI (Liburuak, fitxak eta arlo digitalen lizentziak) 56,07€ DBH 1: Urrian: EKI (Liburuak, fitxak eta arlo digitalen lizentziak)  76,18€ Azaroan: Agenda Read more about LH 6 eta DBH: Aparteko materialaren kobrantza[…]

Beka ez Unibertsitarioak (2019-2020 ikasturtea)

  Epea: irailaren 30etik urriaren 29ra. 2018-2019 ikasturtean eskaria egin zutenek (onartua zein ukatua izan) eta aurten ere egitea nahi dutenek: emailez jasoko dituzue aurre-inprimakia(k) eta jarraibideak. 2018-2019 ikasturtean eskaria egin ez zutenak eta aurten egitea nahi dutenak: ikastolako idazkaritzara etorri. Kontutan hartu beharreko informazioa:   MAILA DIRU-LAGUNTZA ERRENTAMUGA HH 0 ETA 1 URTE Kuota: Read more about Beka ez Unibertsitarioak (2019-2020 ikasturtea)[…]

Kilometroak 2019 domeka honetan Zarautzen

Aurreko astean gogorarazi genizuen legez, domeka honetan Zarautzen ospatuko da Kilometroak 2019, Gipuzkoako ikastolen jaia. Zarautzera joatera animatu gura zaituztegu eta asmo horrekin zaudeteneok adi antolakuntzatik zabaldu duten GIDA PRAKTIKOARI (garraio publikoa, aparkalekuak, puntu moreak…) Eta ikastolen festa honen harira, Zarauzko ikastolako gurasoa den Nerea Elolak Urola Kostako Hitzan argitaratutako artikulu interesgarriaren lotura ere hemen Read more about Kilometroak 2019 domeka honetan Zarautzen[…]