Jantokiko dieta bereziak

Gurasoak agur, Gure jantokiko zerbitzua hobetu nahian , urtero bezala dieta berezien dokumentuak eguneratzen ari gara. Zuen seme-alabek alergia edo intolerantziaren bat  jasanez gero medikuaren informe ofiziala eta bazkaltiar fitxa eguneratua helaraztea eskertuko genizueke. Honez gain, shock anafilaktikoaren aurrekariak izanez gero, iraungitze data  barruan dagoen adrenalina eta hau emateko baimena beharko genituzke. Txerriki/haragikirik gabeko, edota Read more about Jantokiko dieta bereziak[…]

Datorren ikasturterarte!

Joan da beste ikasturte bat. Urrun geratzen da iraila ekainetik begiratuta. Kurutziaga Ikastolaren 50. urteurreneko ekitaldi nagusia izan genuen azaroan, komunitatea osatzen dugun guztion gogoan geratuko dena. Urteroko jailadia izan dugu ekainean. DBH4ko ikasleek Kurutziaga utziko dute. Espero dugu urteotan guztietan euren ezagutza eta bizipenak aberasten lagundu diegula. Aurrerantzean, onena opa diegu: merezi duzue! Zorionez, Read more about Datorren ikasturterarte![…]

Galdutako gauzen txokoa

Galdutako gauzen txokoa Kaixo , familia: Hiruhileko honen bukaerarekin batera, gainezka daukagun galdutako gauzen txokoa hustera goaz. Zuen etxeetan arroparik, libururik edo bestelakorik faltan botatzen baduzue,mesedez, pasa zaitezte ekainaren 28a baino lehen Lehen Hezkuntzako eraikinean kokatuta dagoen txokotik, izan ere bertan jabe barik aurkitutako hainbat gauza batu ditugu ikasturte hasieratik hona.   Besterik gabe, jaso Read more about Galdutako gauzen txokoa[…]

DBH 4: agurrerako deialdia

DBH 4: agurrerako deialdia   Guraso eta ikasle agurgarriak:   Gure artean hainbat urte eman eta gero, agur esateko ordua heldu da. Hori dela eta, ekitaldi xume bat antolatu dugu, eta bertara denak, guraso eta ikasle, zaudete gonbidatuta. Bertan, oroigarri txiki bat emango zaizue, eta bukaeran LUNTX bat dastatzeko aukera izango dugu.   Besterik gabe, Read more about DBH 4: agurrerako deialdia[…]

Ikastolako jaialdiko argazkiak

Joan den barikuan, ekainaren 14an izan zen ikastolako ikasturte amaierako jaialdia. Dantza, antzerkia, musika… Denetarik eta ona izan genuen. Lotura honetan dituzue ikusgai argazki guztiak.

DBH 3 eta DBH4: Basque Teamekoen bisita

Astelehenean Basque Team-eko kideen bisita izan zuten DBH3 eta DBH4ko ikasleek. Eneko Llanos triatloilaria eta Maider Unda borrokalaria etorri ziren Kurutziagara.  Euren prestaketaz, ibilbideaz, sakrifizioez, pozez… aritu ziren hizketan. Interesgarria benetan!

Ibilaldia 2020ko arropa salmenta jaialdi egunean

Ibilaldia 2020ko arropa salmenta jaialdi egunean Kaixo, familia: Mezu honen bidez jakinarazten dizuegu bihar ostirala, ekainak 14, jaialdian zehar, Ibilaldia 2020ko arropa saltzeko postua egongo dela ikastolan. Oraingoan Elorrioko Txintxirri ikastolak hartu du lekukoa Hel Horri! lelopean.    

Batzar Nagusiaren barri

Atzo egin genuen Kurutziaga Ikastolaren ez-ohiko Batzar nagusia. Laurogei bat bazkide batu ginen eta 93 bozka delegatu guztira (bozketa guztien emaitzak beherago aurkituko dituzue). Artezkaritza Batzordeko kideez Sarrerako agurraren ostetik eta akta sinatzeko bi bazkide aukeratu ostean, Artezkaritzako Batzordearekin lotutako bi puntu azaldu eta bozkatu ziren. Batetik, iazko batzarrean erabakitakoaren harira, artezkaritzako kidetzaren iraupena hiru Read more about Batzar Nagusiaren barri[…]