Kaixo, familia:
Hemendik aurrera, jakinarazpen guztiak Inika APParen bidez egin behar dira:
- Ikastolara ez etortzea: ikastolara ez etortzea komunikatzeko, “Hutsegiteak” atala erabili behar da egun osokoa edo ordukakoa.
- Faltak eta asistentziak (Jantokia): “Jangela jarraipena” atalean.
Orain arte erabili den webguneko “DBHko jantokiko gorabeherak” galdetegia ez dago erabilgarri.
- Mezuak tutoreei eta jangelara: “Mezuak” atalean.
Informazio gehiago behar izanez gero, aurreko astean bidalitako buletinean aurkituko dituzue bideo tutorial eta argibide gehiago. Zalantzak argitzeko, idazkaritzarekin ere jar zaitezkete harremanetan.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.








