Berriz ere zabalik kirol ekipazioa eskatzeko epea: irailaren 17tik 29ra arte

Guraso agurgarriok:

Kirol ekipazioa erosteko epea berriz zabalduko dugu irailaren 17tik 29ra. Aurten, aldaketekin gatoz: eskaera guztiak Durangoko Askatasun Etorbidean dagoen Makawa dendak kudeatuko ditu. Eskaera egiteko dendara bertaratu eta hantxe izango duzue jantzi eta material guztia ikusi ahal izateko. Gainera, diseinu aldaketa dugunez, zuen gustukoa izatea espero dugu.

2026-2027 ikasturtean kirola egingo duten ikasleek hurrengo ekipaia eskatzeko aukera dute:

  • Futboleko kamiseta laranja (35,10€)
  • Futboleko kamiseta urdina, (35,10€)
  • Saskiko kamiseta laranja (33,7 €)
  • Saskiko kamiseta urdina (33,7€)
  • Poloa (21,20€)
  • Prakak (11,70 €)
  • Galtzerdiak (10,25 €)
  • Txandal prakak (24,85 €)
  • Txandal izerditakoa (25,6€)
  • Motxila (36,6€)

Hauek dira kirol bakoitzean derrigorrez izan beharreko arropak (gutxienekoak):

Futbola:

  • Futboleko kamiseta laranja
  • Futboleko kamiseta urdina
  • Prakak

Saskibaloia:

  • Saskiko kamiseta laranja
  • Saskiko kamiseta urdina
  • Prakak