Aldi baterako eskolen etena bihartik (martxoaren 13) aurrera

Familia agurgarriak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuaren agindua jarraituz, Kurutziaga Ikastolak jakinarazten du ALDI BATERAKO ESKOLAK ETEN EGITEN DITUELA  BERE OSOTASUNEAN (eskolako eta eskolaz kanpokoak), martxoaren 13tik 29ra bitartean (biak barne). Egun hauetan zehar, eta egoeraren bilakaera ikusita, ikastolatik hartu daitezkeen neurri osagarrien berri emango zaizue posta elektroniko bidez (mesedez, ez deitu idazkaritzako telefonora beherrezkoa ez Read more about Aldi baterako eskolen etena bihartik (martxoaren 13) aurrera[…]

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna

Kurutziaga Ikastolako familia horiek: Dakizuen bezala, igandean, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da.  Eguna bera igandean denez, ikastolan ostiralean, martxoaren 6an, ospatuko dugu. Egun horretan langile zein ikasleak MOREZ jantzita etortzera animatu nahi ditugu, egunarekin atxikimendua adierazteko.  Bestalde, M8an Durangon burutuko diren ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, eta, nola ez, igandean ospatuko den Read more about Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna[…]

DBH 4: Antzerkira irteera

Kaixo, familia hori: DBH 4. mailako ikasleak, Gaztelerako gaiarekin lotuta, “La casa de Bernarda Alba” antzezlana ikustera joango direla jakinarazten dizuegu. EGUNA: martxoaren 9a, astelehena. ORDUA: 8:45ean irten eta bazkaltzeko ikastolara. LEKUA: Bilbo, Campos Eliseos Antzokia. PREZIOA: 11,50€ ikasleko (martxoko fakturan). 4. mailako irakasleak  

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik Coronavirusari buruzko mezua

Kaixo, familia: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik Coronavirusa dela eta hezkuntza-komunitatean hurrengo informazioa ahalik eta gehien zabaltzeko eskaria jaso dugu gaur, otsailak 28. Halaber, lasai egoteko deia berrestu dute eta osasun-zerbitzu profesionalak eskaintzen ari diren jarraibide eta gomendioen aurrean erne egotea eskatu dute.

Idazkaritzako atea irekitzea

Kaixo familia, Segurtasuna bermatzeko helburuz, hemendik aurrera idazkaritzatik sartu eta irten ahal izateko, kanpoan dagoen botoitxoa sakatu eta jarraian atea tiratu beharko da barrura sartu ahal izateko, eta barruko botoia sakatu eta atea bultzatu kanpora irten ahal izateko. Zuzendaritza

ERRIGORA: oliba-olioa, kontserbak, arroza eta pasta

Kurutziaga ikastola ERRIGORAren banaketa gunea da. Egin eskaria online eta jaso zure produktuak ikastolan bertan. Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina gure eguneroko kontsumo ohiturez harro egoteko bide bat da: Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estrarekin, kontserbekin, arrozarekin eta pastarekin urte guztirako despentsa betetzea proposatzen dizugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta produktuok zure herrian jasotzeko aukera emanez. Produktuak Read more about ERRIGORA: oliba-olioa, kontserbak, arroza eta pasta[…]

Hikhasi.eus: “Zergatik janzten ditugu neskak arrosez eta mutilak urdinez?”

Ondoren datorren artikulu hau hikhasi.eus webgunetik hartu dugu. Hemen artikulu osoaren sarrera aurkituko duzue. Irakurtzen jarraitu izanez gero, klikatu behealdean duzuen esteka. Zergatik janzten ditugu neskak arrosez eta mutilak urdinez? Nesken arropetan agertzen diren irudiek —bihotzek, loreek…— eta mezuek —princess, cute, guapa…— nola mutilen jantzietan agertzen direnek —dinosaurioak, baloiak… edo wild, adventure, clever — estereotipoak bultzatzen dituzte, eta diskriminazioa sustatzen, haurrak, neska ala mutil Read more about Hikhasi.eus: “Zergatik janzten ditugu neskak arrosez eta mutilak urdinez?”[…]

Koldo Tellitu (Ikastolen Elkarteko lehendakaria): “Ikastolak zer diren eta bere herriari zer eskaini behar dioten hausnartzeko momentu egokia da”

Koldo Tellitu Euskal Herriko Ikastolak elkarteko lehendakaria da. Azkeneko asteotan ikastola batetik bestera dabil Ikastolen VII. Biltzarra izango dena prestatzeko lanetan. Kurtziaga Ikastolan izan zen joan den astean Ikastolen Elkartetik egiten den hausnarketaren berri eman eta eskualdekoikastlen artean dauden kezkak jasotzen. Euskal Herriko Ikastolen VII. Biltzarrera begira ari zarete lanean. Zeintzuk dira biltzar horri begirako Read more about Koldo Tellitu (Ikastolen Elkarteko lehendakaria): “Ikastolak zer diren eta bere herriari zer eskaini behar dioten hausnartzeko momentu egokia da”[…]