Loteria

Loteria Kaixo, familia: Urtero legez, Kurutziaga Ikastolak Gabonetako Loteria jarri du salgai. Badakizue ikastolari laguntzeko beste modu bat dela loteria hau saltzea. Aurten, familiaren batek loteria jasotzerik nahi ez badu, galdetegi hau bete dezake urriaren 30a baino lehen. Horrela eginez gero, ez dizuegu etxera bidaliko.   Idazkaritza

Leire Mendiburu: “Eguberriko egutegia” Sarako ikastolari laguntzeko modu goxo bat da

Senperekoa (Lapurdi) da Leire Mendiburu Garaiar, aspalditik Durangon bizi den arren. Donibane Lohizuneko eta Kanboko ikastolan ikasi zuen. Gaur egun Kurutziagako ikastolako guraso da. Durangon bizi den senpertar bat Sarako ikastolaren aldeko ekimen batekin. Azalduiguzu: Durangon bizi den senpertarra naiz, eta, beraz, Seaskako Ikastoletan ibilia. Beti eusten diot lotura horri, eta, ahal dudan heinean, han Read more about Leire Mendiburu: “Eguberriko egutegia” Sarako ikastolari laguntzeko modu goxo bat da[…]

Nafarroa Oinez: elkartasuna galerei aurre egiteko

Joan den domekan ospatu zen Nafarroa Oinez 2019 tuteran, bertako Argia ikastolak antolatuta. Egunaren hasieran bestelakorik bazirudien ere, arratsalderako euriak festa hondatu zuen. Horregatik, elkartasunerako deia egin du Argia ikastolak. Laguntza eman nahi izanez gero, egin zure ekarpen hurrengo kontuetan: Laboral Kutxa ES39 3035 0102 3810 2005 4552 Nafarroako Rural Kutxa ES58 3008 0003 0539 Read more about Nafarroa Oinez: elkartasuna galerei aurre egiteko[…]

Gaubeltza.eus: dena ez da Halloween

Gau Beltza urriaren 31aren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Hau da, Halloween gaua bere sustrai euskaldun tradizionalekin berriro ezkontzeko ahaleginean ari diren han eta hemen. Itzalitako kalabazen berpiztea (Altuna & Ozaita, 2018) lan etnografikoa oinarri hartuta, Euskaltzaleen Topaguneak ospakizuna herrietan antolatu nahi dutenentzako baliabideak eskuragarri jarri Read more about Gaubeltza.eus: dena ez da Halloween[…]

Nafarroa Oinez 2019 Tuteran domeka honetan: Izan argi!

Domeka honetan ospatuko da Tuteran Nafarroako ikastolen Oinez 2019 jaia “Izan argi” lelopean. Tuterako Argia ikastolak antolatu du aurtengo edizioa eta baita ibilbide eta egitarau polita osatu ere. Durangon Sanfaustoak direla kontuan izanda, Tuterara hurbiltzeko modurik izango ez baduzue,  Argia ikastolari bere ekarpena egiteko modua hemen aurkituko duzue.

“Amets alokatuak” H. Cano eta I. Holgadoren komikia Ikastolen elkartearen eskutik

Euskal Herriko Ikastolek argitaratzen duten Xabiroi komiki aldizkarian atalka argitaratu ostean, album moduan aurkeztu dute Harkaitz Cano idazleak eta Iñaki Holgado marrazkilariak Amets alokatuak. Bi autoren artean osatzen duten laugarren albuma da (Piztia otzanak, Zebra efektua eta Museo Bilduma lanak argitaratu dituzte aurretik). Xabiroi komiki aldizkariak argitaratzen duen hamabigarren albuma da, izan ere, 2005ean Ikastolen Read more about “Amets alokatuak” H. Cano eta I. Holgadoren komikia Ikastolen elkartearen eskutik[…]

Saroa Bikandi: “Gure seme alabei irakurtzen jarraitu behar dugu”

Saroa Bikandi Lopez (Durango) Galtzagorri elkarteko kidea da Saroa. Haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko haur eta gazte literatura sustatzea eta ezagutaraztea da elkartearen asmoa eta zeregin horretan dihardu durangarrak. Ikasturte hasieran Lehen Hezkuntzako irakasleekin izan zen irakurzaletasuna sustatzeko formakuntza tailer bat ematen. Kurutziagako guraso ere bada. Zer da irakasleekin egindako tailerrotan lantzen duzuena? Read more about Saroa Bikandi: “Gure seme alabei irakurtzen jarraitu behar dugu”[…]

Bazkalosteko tartea martxan urriaren 15etik aurrera

BAZKALOSTE aisialdi une hezigarriaren oinarriak: Aisialdi esparru askea baina aldi berean adin tarte desberdinen partaidetza eta elkarbizitza positiboa ahalbideratzen duena, Adin tarte bakoitzak dituen interesetatik abiatuz jarduera proposamen anitzak, kooperatiboak eta inklusiboak eskaintzen dituena. BAZKAL OSTEKO TARTEKO ESKAINTZA HASIERA: Urriak 15 ZEIN EGUNETAN: ASTELEHENA, ASTEARTEA ETA OSTEGUNA ORDUTEGIA: 13:00-14:15 GUNEAK: HH HH harrera gunea eta Read more about Bazkalosteko tartea martxan urriaren 15etik aurrera[…]

DBH1: “Eraldatzen” programa Urtxintxa eskolarekin

Joan diren bi asteotan Urtxintxa eskolarekin “Eraldatzen” programa landu dugu. Azkenekoa hitzaldi bat. “Indarkeria sexistari zelan aurre egin”.  Helburua: ikasleak indarkeria sexistaren kontrako jarreraren inguruan sentsibilizatzea eta gaiaren inguruan oinarriak finkatzen hastea.