Ohi bezala abenduaren 3an Euskararen nazioarteko eguna izango da. Eta gure Ikastolan egun horren baitan, hainbat ekimen egiten ditugu urtero, ikasleengan euskaraz bizitzeko gogoa eta ilusioa sustatzeko.
Asmo horren bisibilizazioan eta girotzean lagungarri gertatuko delakoan, Euskaraz bizi nahi dut lelodun produktuak erostera gonbidatzen zaituztegu, egun horietan bertan eta baita gainerakoetan ere, janzteko.
Hona hemen gure eskura jarri duten materiala:
- Kamiseta beltzak (euskaraz bizi “nahi dut” edo “gura dot”).
- Kirol jertse beltzak haurrentzat eta marroixkak helduentzat.
- Poltsak.
- Lepoko zapiak.
- Ogitartekoak biltzeko Boc’n’Roll zorroak.
Eskaera egin nahi duzuenok, bete eskari-galdetegia azaroaren 9a baino lehen. Azaroko fakturan egingo zaizue kobrua eta produktuak ikastolara heltzen direnean bila etortzeko abisua bidaliko dizuegu.





