[ARGAZKI GALERIA] DBH 2: Mirandaolara irteera

:Aurreko ostiralean Legazpiko Mirandaola burdinolara bisita egin genuen DBH2. mailakook, teknologia arlotik.

Bertako burdinola martxan ikusteko aukera izan genuen eta orain erronka bat dugu: Horietako baten maketa bat eraiki, iturri azpian ipini eta uraren indarrez tresneria martxan jartzea! Izango duzue gure berri gehiago!

Burdinola ikusteaz gain Legazpi ezagutzeko aukera ere izan genuen eta bertan Txillidaren tailerrra ere ikusi genuen.

Bisita benetan interesgarria LENBUR FUNDAZIOAren eskutik, gomendagarria asteburuan familian egiteko.

Hemen dituzue argazki batzuk.