Inauteriak Kurutziaga Ikastolan

Joan zen barikuan, jaia eta parrandarako gogoa ez zen falta izan ikastolan. Eguraldia lagun, giro paregabeaz gozatu ahal izan zuten ikasle eta irakasleek prestatutako dantza eta ikuskizunekin. Txokolate beroak berotu zien gorputza barrutik, eguzkiak kanpotik eta gogoak ez zuen behar izan berezkoa ez zen bestelako energiarik. Primeran pasatu zuten! Baina onena zera izan zen: inauteriei hasiera baino ez zietela eman, eta asteburua aratusteez gozatzen jarraitzeko aukera izan dutela! Gora inauteriak!